Euskoa Lurraman !

Affiche LurramaAurten euskoa berriz ere hor izanen dugu Lurrama, Euskal Baserrian asteburu honetan, azaroaren 14,15 eta 16an, Biarritzeko Irati azoka gunean.

Lurrama, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bultzatu ekitaldi bat da, bertako baserritar laborantza iraunkorraren sustatzeko.

Ingurumena errespetatuz eta jendeen heinekoa izanik, bertako ekonomia iraunkorrarentzat beharrezkoa da. Balore hauengatik du Euskal Monetak parte hartzen 3 egun horietan.
Lurramaren programan : bertako etxaldeko ekoizpenen ezagutza, gasna egitea, ezti ateratzea, kabalen desfilea…

Sartzea eta kontsumorako txartelak euskotan pagatzen ahal dira. Eusko ekoizle asko hor izanen dira ostiraletik igandera antolatua den merkatuan berean, 10:00etatik 19:00etara, kalitate desmartxetan engaiatuak diren ekoizleekin : IDOKI xartan, Ossau Irati, Ezpeletako biperra edota Irulegiko arno sor-marketan, Laborantza Biologikoan (AB), Kintoa euskal xerrian, etab.

Hiru egun horietan, gure informazio mahainean atzeman gaitzakezue 10:00etatik 18:00etara, euskoaz mintzatzeko, harpidetzeko edo euroak euskotan aldatzeko. Gure tokiko monetaren lehen bilana ezagutzen ahalko duzue, edo aurkitegia eguneratu, urte hastapenetik sartuak diren 100 zerbitzu emaile berriekin, etab.

Bukatzeko, euskoaren inguruko joko pedagogikoak proposatuak izanen zaizkie haurrei, hobeki uler dezaten tokiko moneta osagai baten sistema eta eragina.

Lurramaren 2013ko bideoa berriz ikus Viméo-n
Euskoa Lurraman, informazio guzia gure Facebook eta Twitter orrietan

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.