Eusko Besta ekainaren 18an Baionan!

11etatik goiti

Eusko aperitifa Amaren Alabak taldearekin. Merkatu inguruko Eusko ostatuetan kantuz!

Gauean Eusko poteoa

19:00etatik 21:30ak arte : ohiko eusko poteoaz gozatzeko aukera izango da, baina, oraingo honetan, musika izango dugu lagun!
Euskal musikak doinu berebere eta bretoiekin nahasten dituen Bizkaiako (Trapagaran hain zuzen ere) Südürüzkhi eta Farandü Leiroak txarangak Baiona ttipiko karrikak inarrosiko ditu(ikus ostatuen zerrenda afitxan). Ondotik, musikari jarraituz, Zizpa Gaztetxera.
22ak : Zizpa Gaztetxean Madda eta Wats musikarien kontzertua eta pintxoak.

Zatozte denak “EUSKOekin” egun goxo eta alaitu honetaz gozatzera!

Eusko poteo

Zure euskoak ez ahantz !

Herri Urrats 2016

Ez ahantz zure euskoen hartzea Herri Urratsentzat, txartelak, tixertak edo pegatinak erosteko eta euskara eta ikastolak sustengatzeko.

Aurten aldagunerik ez han bertan, bainan euskoak aldatzen baldin badituzu etorri aitzin (1) hautatu duzun elkarteak aldaketaren %3a eskuratuko du (adibidez 100 euro aldatzean, 100 eusko eskuratzen dituzu eta elkarteak 3 eusko).

2015ean, 15 ikastolek Euskal Monetaren emaitzak eskuratu dituzte hurbilekoen aldaketa erregularrei esker (1000 eusko arte).

(1) aldaguneen zerrenda webgunean aurkitzen ahal duzu : 2012-2016.euskalmoneta.org

Jarraitu irakurtzen

Sarde Sardexka : finantzamendu kolektibo kanpaina.

Sarde Sardexkak

Sarde Sardexkak, elikatze hezkuntzan sentsibilizazio lana egiten duen elkartea, eta Eusko sarean berriki sartua dena, bere maleta pedagogikoa abiarazten du ! Maleta elebidun ludiko-pedagogiko horrek haurrei aurkezten du tokiko kontsumitze sano, kalitatibo eta inguruneaz erresponsablea.
Proiektu hau sakontzeko eta/edo sustengatzeko : finantzamendu kolektibo kanpaina, hemen.

Jarraitu irakurtzen