Proiektua 40 puntutan

IBILERA ARAUAK

Oinarri orokorrak

  1. Euskal tokiko moneta gehigarri, ekologiko eta solidarioak eusko izena hartzen du.
  2. Euskoa 2013ko urtarrilaren 1ean Ipar Euskal Herrian abiatu da. Euskoa Hego Euskal Herrira zabaltzea posiblea izango da.
  3. Euskoa euroekin trukatuko da, balio berdinean (euro1, eusko 1), gasturik gabe.
  4. Euskoa kudeatuko duen Elkartea, Euskal Moneta izenekoa izango da.
  5. Tokiko taldeak sortuko dira haien lurraldetan, eskualdean, sarea garatzeko. Tokiko talde hauek lotura egingo dute batetik Euskal Monetaren Administrazio Kontseiluarekin monetaren logistikarako, eta bestetik Euskal Monetaren Egiaztatzeko Batzordearekin hornitzaileen erregistrorako.
  6. Tokiko talde hauek Euskoa jendartean ezagurazten eta hornitzaileen kopuru nahiko zabala garatzen ahaleginduko dira.
  7. Hornitzaileak pertsona juridikoak dira, haien estatusa edozein izanik : hurbileko komertzioak (tabernak, jatetxeak, egunkariak, janari dendak, ileapaindegiak, bitika dendak…), enpresak, artisauak, lanbide liberalak (sendagileak, odontologoak, iturginak, jostunak, margolariak…), ekoizleak (nekazariak, arrantzaleak, arte langileak…), elkarteak (aisialdia, kirola, kultura, jai batzordeak, jaialdiak, euskara…), lurralde elkargoak (udal igerilekua, garraioa, eskola jantokia, …), eta abar.
  8. Egiaztatze Batzordeko kideak Euskal Moneta Elkartearen kolegio ezberdinetako odezkariak izango dira: banakakoak, hornitzaileak, elkarteak eta bazkideak. Egiaztatze Batzodeak hornitzaileek aurkeztuko dituzten egiaztatze eskaeren txostenak aztertu eta balioztatu egingo ditu.
  9. Indarrean diren arauak zehatz mehatz betetze aldera, Euskal Moneta Elkarteko kideek soilik Euskoa erabil ahalko dute : euroak euskoetan aldatu nahi izango duten pertsonek eta hornitzaileek (komertzianteak, enpresak, lanbide liberalak, elkarteak, tokiko elkargoak, …) Euskoa ordaintzeko moneta gisa onartu nahi izanez gero Euskal Moneta Elkartean atxikitu beharko dute.
  10. Euskal Moneta Elkartean erabiltzaile bezala edozein pertsona eta edozein pertsona juridikoa atxikitu ahalko da. Hala eta guztiz ere, Euskoaren hornitzaile bezala soilik erregistratuko dira haien jarduera Euskal Herrian izango dutenak eta Euskal Monetaren Egiaztatze Batzordeak egiaztatu dituenak. Ager daitezkeen salbuespenak Egiaztatze Batzordeak gehiengoz ebatziko ditu, horretarako bozken bi herenak beharrezkoak izango direlarik.
  11. Euskal Monetan harpidetzen den pertsona fisiko edo moral orok honako funtzionamendu arauak onartzen ditu.
  12. Partikularrek ezingo dute Euskoa euroen ordez aldatu.
  13. Euskoa aldagarri izango da hornitzaileentzako, aldatu nahi den kopuruaren gainean %5eko komisio gastuak izango dituelarik. Adibidez, hornitzaileek 95 euro jasoko dituzte 100 euskoren truke. Euskal Monetak gastu komertzialengatik faktura bat igorriko die, non TVA ez den ezargarri izango.
    Hornitzaileek beren eusko irabaziak gastu lokaletan xahutzea eta eurotan ez aldatzea da komisio honen helburua. Mekanismo honek euskoaren efektu bertokiratzailea indartzen du.
    • Partikularrei euskotan ordaintzeko kopuru muga ezartzea debekatua dago urte batez, eta epea luzatuko da, esperientzia horren emaitza ona bada.
    • Zerbitzu emaileen artean euskotan ordaintzeko kopuru mugak debekatuak dira hilabetean 500 eusko petik. 500 eusko hilabeteko muga honen gainetik, bakoitzaren nahiaren arabera izanen da.
    • Arau hauek enpresarentzat egiazko arazo ekartzen badituzte, erregularki elkartzen den Onespen Batzordeari baimen berezia eskatzen ahalko zaio, zergatiak, modua eta iraupena azalduz.
      Onespen txostenak baimen bereziaren aukera hau aipatzen du. Baimen berezi eskaera, onespen txostenari gehitzen ahalko zaio.
      Zerbitzu emaileak bere enpresan baimen berezia afixatzeko obligazioa du (modalitateak eta iraupena).
  14. Bateragarritasun eta zerga- aitorpeneri dagokienez hornitzaileek euroak baizik ez dituzte aitortu behar, euskoa ordain bidea baino ez da, txeke bat, jatetxe titulua, opor txekeak eta abar bezala.
  15. Urteko atxikimenduaren kopurua ez da finkoa, bakoitzaren aukera eta gogoaren araberakoa izango da, betiere tarte hauen barnean: 5 eta 20 € artekoa partikularrentzat, 60 eta 240 € artekoa hornitzaileentzat, 10 eta 100 € artekoa elkarteentzat. Uztailaren 1etik aurrera atxikitako hornitzaileek urteko atxikimenduaren erdia baizik ez dute ordainduko. Dagoeneko Bai Euskarari labela ordaintzen duten hornitzaileei tarifa erdi bat proposatzen zaie.
  16. Urtarrilaren 1ean ateratako lehen eusko txartel sorta bi urteetarako izango da baliogarri, hau da, 2014ko abenduaren 31 arte. Txartel hauek eusko berritan aldagarri izango dira epe hori pasa eta hurrengo sei hilabeteetan, 2015eko Uztailaren 1a arte alegia.
  17. Ondorengo sasoi batetan moneta elektroniko bat sortuko da eta aldagarritasunari dagokionez paperezkoaren arau berberak obedituko ditu. Mugikor bidezko ordainketak aurreikusi dira, bai hornitzaile eta partikularrentzako posible izango direlarik. Dena dela, hornitzaileen arteko eta nagusi- langile arteko ordainketa sistema minimo bat segidan ezarriko da; transferentzia bidezkoak, distantziako ordainketak edo txeke bidezkoak.

 Erreserba funtsa

  1. Indarrean den arautegia betetzearren, jasotako euroak erreserba funtsa eratuko duen banku kontu batetan gordeko dira. Erreserba funtsa hau finantza- erakunde solidario edo etiko batetan kokatuko da. Honek zirkulazioan dauden euskoen kopuru osoa eurotan noiznahi aldatzeko aukera bermatzen du.
    Banku batek euro bat izanda bere bezeroei 12 euro mailegatzeko ahalmena baduenez, banku solidario honek erreserba funtseko euro bakoitzaz 12 euroko kopuruaz finantzatu ahalko ditu proiektu ekologiko edo/eta solidarioak.
    Paraleloki, ekologikoki edo sozialki arduratsuak ez diren inbertsioak egiten dituzten banku tradizionalei finantzamendu ahalmen hau kentzen zaie.
  2. Erreserba funtsa Herrikoa elkarteak kudeatuko du, Euskal Moneta- rekin partaidetza hitzarmen bat izenpeturik. Ber hitzarmenak Eusko-Herrikoa izeneko “inbertsio funtsa” sortzea ekarriko du, euskoaren helburuekin bat egiten duten eta Euskal Herrian egituratzen diren proiektuak finantzatzeko funtsa alegia.

Zerbitzu emaileen onespena

  1. Euskoa moneta euskaldun, ekologiko eta solidarioa izanik, erabilpen ekonomikoen aldaketa tresna bat izan behar du. Ekonomia bertokiratzen duen tresna da, aktibitatea Euskal Herrian duten zerbitzu emaileen artean bakarrik erabil daitekenez. Bertako enplegutza, enpresen arteko elkartasuna, lurraldearekiko harremana eta garraioen ttipitzea sustatzen ditu.
  2. Ekonomiaren bertokiratzeko eta euskararen erabilpen publikoa garatzeko, Euskal Monetak galdegiten die zerbitzu emaileeri bi desafio altxatzea lehen onespen epean. Erran nahi baita lehen urtea bukatu aitzin desafio bat egina izan beharko dela, eta bigarrena bigarren urtemuga aitzin.
    Lehen desafioa, ekonomia bertokiratzeko : Zerbitzu emaileak hiru produktu bederen sartu beharko ditu bere aktibitatean. Bere aktibitatean ez bada posible, hondakinak berexi beharko ditu bere enpresan.
    Bigarren desafioa, euskararen erabilpen publikoa sustatzeko : zerbitzu emaileak komertsio bat baldin dadu, afitxaketa elebiduna ukan beharko du, eta ekoizpen edo zerbitzu enpresa baldin bada, bere produktu eta komunikazioan euskara erabili beharko du. Zerbitzu emaileak nahi badu, afitxaketa desafioa egin ordez hauta dezake euskara kurtsoak hartzea edo langileeri hartaraztea, 20 oren guttienez, formakuntza profesionala kutsak diruztaturik jakinez denek automatikoki kotizatzen dutela hortan. Zerbitzu emailearen beharreri, mailari eta posibilitateeri egokitua den formakuntza izanen da, bakotxak harrera minimo bat euskaraz egin ahal izaiteko edo beren mailaren hobetzeko helburuarekin.
  3. Zerbitzu emaileak Euskoaren araudia errespetatu behar du, desafioak altxatzerat engaiatu eta bere harpidetza pagatu.
  4. Zerbitzu emaileen laguntza : desafioen eramaiteko Euskal Monetak beste elkarte eta erakunde partaide batzuekin zerbitzu emaileak lagunduko ditu bertako hornitzaileen atxemaiten, Euskoaren sarea zabaltzen hornitzaileek har dezaten, afitxaketa elebidunean, euskara kurtsotan, eta hondakinen berexketan.
  5. Egiaztapena : lehen desafioa urte baten buruan egiaztatua izanen da zerbitzu emailearekiko elkar ikuste batean. Bigarren desafioa plantan ezarria izan dela egiaztatuko da bigarren urtemugan, onespena berritzerakoan.
  6. Desafio sistema ebolutiboa izanen da : Euskoaren lehen bi urtetan, zerbitzu emaile eta elkarte partaideekin batera, Desafio kahiera burutuko da. Kahier hortan desafio hautu handi bat atxemaiten ahalko da eremu ezberdinetan erran nahi baita ingurumenean, euskaran, sozial aurrerapenean eta lurraldearekiko harremanean, 2015eko urtarrilaren 1az goiti.
  7. Onespen taldeak erabaki dezake, bi herenen gehiengoarekin, euskoaren araudiak baztertuko lukeen zerbitzu emaile bat sarraraztea benetan sozialki edota ekoligikoki baliagarria badin bada.
  8. Zerbitzu emaileak 3 hilabete abantzurekin jakinaraziak izanen diren urteko biltzar nagusietara etor daitezen beharrezkoa da, batez ere beren Zerbitzu emaile kolegioko ordezkariak izendatzeko administrazio kontseiluan. Kolegio hunek Onespen taldea osatzen parte hartuko du.
  9. Komunikazioa : Euskal Monetak komunikazio baliabideak proposatuko ditu : paperezkoak (aurkitegiak, denda sarekide dela adierazten duten pegatinak, enpresetan afitxatzeko desafioak aipatzen dituzten agiriak, etb.) eta interneten bidez (webgune berezia zerbitzu emaile bakotxaren fitxarekin, bilaketa tresna, etb.).

Jaulkipena

  1. Harpidetza berri bakotx kide partikularrak sustengatu nahi duen elkarte bat izendatzen du. Sei hilabetero, kideak euskotan aldatutako zamaren %3a hautatu elkarteari emanen dio Euskal Monetak.
  2. %3ko dohaintza sosa irabazteko helbururik gabe diren elkarte eta erakundeek errezebitzen ahalko dute. Elkarte horiek Euskal Monetako kide izan behar dira, eta bederen 30 erabiltzaileek elkartea %3ko jaulgipenaren irabazle bezala izendatu behar dute.
    Elkarte horiek salmentak euskotan onartu behar dituzte. Bainan beste zerbitzu emaile guziak bezala, mugatzen ahal dituzte eusko sartzeak, segur izaiteko berritz erabiltzen ahalko dituztela, %5 komizionea pagatu gabe.
    2013ko urtarrilaren 1ean, jaulgipena errezebituko duten lehen elkarte zerrenda bat izanen da. Lehenik euskoaren egitasmoan parte hartu duten elkarteak eta jendeek izendatu dituzten elkarteak euskoaren ateratze aintzineko kanpainean izanen dira.
  3. Nahiz eta euskoaren 30 erabiltzaileetaz ez izendatua izan, elkarte bat biziki motibatua edo aktiboa baldin bada bere lurraldean edo euskoaren funzionamenduan, onartzeko taldeak bi herenaren gehienean elkarte horren integratzea erabakitzen ahal du.
  4. Zerbitzu emaileek euskoak eurotan aldatuko dutelarik %5eko komizione bat eskatuko zaie. Komizione horrek jaulkipena diruztatuko du. Zerbitzu emaile batek euroak euskotan aldatzen dituen aldi bakotxetan, %5 komizione bat pagatuko du : %3ak jaulgipena finantziatuko du, partikularrak izendatu duen elkarteari dohaintza finantzatzeko (hartarako onartuak diren elkarteak), eta %2a Euskal Moneta elkarteak bere funzionamenduarentzat baliatuko du.
  5. Euskoaren hastapenean, lehen sei hilabetearen bukaeran, elkarteeri %3ko dohaintza segurtatzeko, Euskal Monetak dirua aintzinatuko du, eta ondotik berritz errekuperatuko du, sistema autofinantziatuko delarik.
  6. Enpresek bezala, elkarteek bederen tokiko hiru ekoizpen beren aktibitatean (materiala, serbitzu, horniketa, edari edo janari, etb.) integratu behar dute, edo beren lokalean hondakinen bereixketa egin behar dute. Euskarazko helburua haientzat gehigarri bat da.
  7. Enpresak bezala, kide diren elkarteen presentzia biltzar nagusietara inportanta da. Biltzar nagusiaren dataz hiru hilabete aintzin jakinaraziak dira. Beren presentzia bereziki beren ordezkariaren hautatzeko administrazio kontseiluaren elkarte kolegioan beharrezkoa da.

Urtzea

  1. Beste sistema ainitzen tokiko monetaren balioa urtzen da. 2013ko urtarrilaren 1ean, eusko tokiko monetak urtzerik ez du plantan ezarriko (1).
    Habiatzetik bi urte berantago debate bat urtzea egiteari buruz idekia izanen da. Debate hortan sistema nola ibiltzen den urtzea gabe aztertua izanen da, eta bereziki urtzen diren beste moneta osagarriei komparatuz zenbat euskoa ibiltzen den.
    Debate horren bidez holako sistema baten interesa aztertua izanen da ere: pedagogiako interesa, konsumismo gehiegiaren hastapena edo ez, etb.
    Urtze hori bakarrik elektroniko monetan ukanen duela eragina, eta ez paperezkoan asmatzen ahal dugu ere.

Aldaguneen antolakuntza

  1. Aldagune izanen diren zerbitzu emaileak erabiltzaileentzat urbilezkoak izan behar dira. Aldaguneak alde batetik bere komerzioaren kutxa badu, zeinean bere bezeroek emandako euskoak atxikitzen dituen. Bestalde elkartearen kutxa badu, Euskal Monetak emandakoa, hastapeneko eusko fundoarekin. Tranzakzio guzientzat, aldaguneak erabiltzaile edo zerbitzu emailearen karta galdetu beharko du.
  2. Aldagune bakotxak fakturazio kaier bat Euskal Moneta elkartearen idazpuruarekin ukanen du. Bere inguruko zerbitzu emaileak etortzen halako dira bere etxera euskoen aldatzera eurotan. Kaier horrekin elkartearen izenean faktura bat eginen die, %5eko komizionea fakturatzen duenak. Faktura hortan BEZ (Balio Erantziaren gaineko Zerga) ez da errekuparatzen ahalko.
  3. Aldagune bakotxak alda kaier bat ukanen du ere. Alda kaierra Euskal Moneta elkartearen idazpuruarekin paperez edo elektronikoa izanen da. Operazio guzien aztarna segurtatzeko (eusko sartzeak baita ateratzeak) sei zutabe ukanen ditu :
    • operazioaren data
    • operazioa egiten duen erabiltzailearen zenbakia
    • ateratzeak : Euskal Moneta elkarteak ekartzen dituelarik euskoak, eta komertsanta berak baita beste komertsanteek euskoak euroetan aldatzen dituztelarik
    • zenbatekoa den %5eko komizionea euskoak aldatzen direlarik eurotan
    • izenpedura

(1) Gehienetan sistema horiek asmatzen dute txartelak bere balioaren %2a sei hilabetetan behin galduko duela. Galtze horren baliokidea berritz emaiteko, sei hilabete guziz, txartelaren gainean timbre bat kolatzen da (20 zentimekoa da 10 euskoko txartel baten gainean). Hori gabe txartelak ez du gehiago baliorik. Sistema horri esker tokiko monetak fiteago ibili litzateke (erabiltzaileek euskoa euroa baino erabili nahiago dutelakotz, azken horiek beren balioa galtzen ez dutelakotz).

Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.