Koordinaketa biltzar orokorrak 40 lagunez gain bildu ditu joan den ostegunean, irailaren 27an Baionan. Ingurumen desberdinetarik etorririk, 6 lan taldetan antolatu dira. Heldu den astetik goiti elkartzen hasiko dira astero hastapen batean, urtarrilaren 1eko Euskoaren bultzaketa erreutsitzeko (hor klik egin Sud-Ouest-en artikulua irakurtzeko, eta han klik egin France 3 Euskal Herri-ko erreportje bat ikusteko)
Zerbitzu emailekilako harremana (1.taldea), Erabiltzaile eta elkartekilako harremana (2.taldea) , Azpiegitura eta logistika (3.taldea), Finantzak eta ahalak (4.taldea), Informatika (5.taldea) eta Itzulpen taldea (6garrena) : Elkartu nahi bagaituzu eta talde horietako batean parte hartu, treina martxan har dezakezu, denen neurrian izan zaitezen heineratze bat eginen dugu. Aski duzu info[at]euskalmoneta.org helbiderat idaztea, edo deitzea 06.32.38.23.19ra. Bilkuren egutegiak ikusgai dira webgunean, eskuineko zutabean (itzulpen taldearentzat salbu, hauek e-mailen bidez baizik komunikatuko dutelako).
Bukatzeko, tokiko monetaren sorkuntza eraman duen elkartea, AMBES, bilakatu da Euskal Moneta elkartea – Monnaie locale du Pays Basque.
Milesker ostegunean elkartu gaituzten guzieri, euskara eta garapen sozial eta ekologiko baten sustatze tresna berri horren sortzeko !
Milesker eta laster arte !
Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici en les bois.