Lurralde bat bere kulturaren bidez ezagutua denez, eta kultura bat bere hizkuntzaren bidez, Euskal Herriari lotuak direnak euskararen defentsa gogotik sustengatzen dute, badituzten moduen bidez ! Gaur egun sarean sartu diren 261 zerbitzu emaileen – enpresa, saltegi eta elkarteen – kasua da. Izatez, desafio bat betetzea engaiatzen dira, izan dadin kartelak jarriz, edo euskarazko guttienezko harrera bat segurtatuz, eta aldi guziz Euskal Moneta eta bere kideak diren AEK eta Bai Euskarari-ren sustengoarenkin.
74 zerbitzu emaileek jadanik frantsesezko hartelak itzuli dituzte, eta 136-ek desafio hori burutzeko erabakia hartu dute 2013 edo 2014-ean, Euskal Monetaren sustengoarekin. Bi urteren buruan, gaur egungo 261 zerbitzu emaileen gain 210 –ek euskarazko kartelak proposatuko dituzte!
33 zerbitzu emaileek jadanik euskarazko harrera bat segurtatzen dute, eta 45-ek, zentzu horretan aintzinatzeko, profesional erabilpenerako 20 ordu euskara klase hartzeko konpromisoa hartu dute. Haien artean, bi herenek euskara ikasten hasiko dira lehen aldikotz.
AEK eta Bai Euskarari, kide
Emaitza horiek hastapen bat dira baizik, jakinez sareak segituko duela garatzen. Eta zerbitzeu emaileak laguntzeko, Euskal Monetak euskara sustatzen duten elkarte nagusien sustengoa du :
• AEK-k 20 orduko hasiera edota hobetzeko formakuntza moduloak prestatuko ditu eta euskararen alorrean engaiamenduak hartu dituzten bederen 5 partaide dauden lekuetan proposatuak izan dira. Formakuntzak finantzateko, zerbitzu emaile bakoitzak bere OPCA-ri diru laguntza eskaerak aurkeztuko ditu.
• Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak lau puntu biltzen dituen hitzarmen bat izenpendu du Euskal Monetarekin : sare batean edo bestean kide den edozein egiturak, erdi-tarifa batetaz gozatuko du beste sarean kidetzeko ; eskaintza hori ezagutarazteko, bi sareen kideei gutun amankomun bat bidalia izango da ; Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Euskal Monetari tarifa abantailatsu bat proposatuko dio bere itzulpen eta komunikazioarentzat ; eta azkenik Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Euskal Monetari kidetzen da, eta alderantziz.
Diru laguntza sustengo bat ere
Bukatzeko, euskoak euskarari diru laguntza sustengo bat ekartzen dio ere : kide bakoitzak elkarte bat izendatzen du zeinek Euskal Monetaren partetik jasoko duen aldatutako kopuru osoaren %3a. Beraz, aski da euskara sustengatzen duen elkarte bat izendatzea.
Euskal Monetaren proiektuak euskarari eskaini dion zentralitatea zoriondu du Paul Bilbao-k, Kontseilua-ko idazkari orokorrak. « Gau eskolek eta Ikastolek hiztun berriak sortzeko lan handia egiten dutela, azpimarratu du, baina, euskararen erabilerari doakionez, espazioen euskalduntzea ere beharrezkoak dira. »
Euskal Konfederazioa, Ipar Euskal Herrian, arlo desberdinetan, euskararen alde ari diren elkarteen federazioak eta Euskal Monetaren Balio sortzaileen kolegioko kideak gomitatu ditu « desmartxa horretan batzeko aukera duten edozein aktore, bi ekintza burutz : ekonomiaren birlokalizazioan parte hartuz eta bizi sozialean euskararen garapenean parte hartzez ! »
Azkenean, Garbiñe Petriati, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak, iniziatiba berri hori zoriondu du, euskaldunari bere hizkuntza erabiltzeko eskubidea ematen zaiolako eta bide berriak irekitzen direlako.
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.