Apirileko onespen batzordeak onartu azken 49 zerbitzu emaileekin, eusko sareak 300 zerbitzu emaileen langa gainditu du. Gaur egun 310 saltegi, enpresa eta elkarte dira Iparralde osoan ordainketa gisa euskoa onartzen duten entitateak (ostatuak, jatetxeak, liburu saltegiak, etxeko-tresnen saltegiak, izozgileak, barazki ekoizleak, kinkila saltegiak…). 49 zerbitzu emaile berrien zerrenda eskuragarri da ondoko loturan klikatuz : Eusko 49 zerbitzu emaile berriak
Entitate berrien artean, Miarritzeko lehen ostatua azpimarra dezakegu : Le Comptoir du foie gras, Merkatu plazan. Engoitik, Miarritzeko hamabost komertzio baino gehiago sartuak dira sarean eta dudarik gabe, hastapen bat besterik ez da !
Beste berrikuntza bat arten arloan : medikuen, kinesiterapeuten, osteopaten eta lehen farmaziaren ondotik (azken hau Baionako Espainiako karrikan kokatua), bigarren farmazia batek eta optikariek sarea integratu dute : Péré farmazia Donibane Lohizuneko Gambetta karrikan ; Esprit Optique Baionako Santa Izpiritu auzoan ; Biarritz Optique Clémenceau plazan.
Hona bestalde sukaldaritzako profesionalak eta besta komiteak interesatuko dituen informazio bat : Pixta Boissons enpresaren ondotik, Elidis euskoren sarean sartu da. Berri garrantzitsua da hau sareko zerbitzu emaileek hornitzaileak behar baitituzte euskoak ibilarazteko. Honi lotua, langile bati hornitzaileen zerrenda zabaltzeko eginkizuna eman dio Euskal Monetak. Izan ere, zenbat eta anitza izan hornitzaileen zerrenda, orduan eta errexago izanen zaie saltegi, enpresa eta elkarteei euskoak kurriaraztea.
Elkarte munduari dagokionez, Uztaritzeko, Senpereko, Ortzaizeko, Donibane Lohizune/Ziburuko eta Arberoako ikastolak sarean sartu dira, Angelukoa, Itsasukoa, Hiriburukoa eta Sohütakoa segituz. 30 erabiltzailek ikastola horietako bat izendatuz gero, izendatzaileek aldatu diru zamaren %3 emanen dio Euskal Monetak, 6 hilabete guziz. Sistema horri esker, iaz Alemanian 50.000 euro banatu zaizkie elkarteei.
Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.