100 000 euro inbertitzeko Euskoari esker!

Appel à projets FEHEusko-Herrikoa inbertsio fondoa maiatzaren 15ean abiarazi da, euskoaren erabiltzaileei esker, inbertitzekoak diren 100 000 eurorekin, Euskal Herriarentzat iraunkorrak diren proiektuetarako.
Proiektu deialdia abiatua da eta lehen urrats batean kandidatuek beren proiektuaren aurkezpen fitxa bat itzuli beharko dute ekainaren 30a aitzin.
100 000 euro hauek nondik heldu dira ? Euskoaren erabiltzaile batek aldatzen duen aldi bakoitzean euro bat eusko baten truk, Herrikoak bere erreserbetatik euro bat ezartzen du Eusko-Herrikoa inbertsio fondoan, Euskal Monetak, euskoa kudeatzen duen elkarteak, hautatuko dituen proiektu batzuen finantzatzeko erabilia izango dena.
Herrikoari esker, Euskal Monetak laugarren arrazoin on bat emaiten die Euskal Herriko biztanleei alda ditzaten euroak euskoen truk:

1. Haien erosketak birtokiratzeko eta euskara sustatzeko :
Euskal Monetak bideratu duen desafio sistemari esker, eusko sarean sartzen diren saltegi eta enpresak (gaur egun 360) beren erosketak birtokiratzeko eta euskara gehiago erabiltzeko konpromisoaedo engaiamendua hartu dute.

2. Hautaturiko elkartearen finantzamendua : erabiltzaileek aldatzen duen aldi bakoitzean euro bat eusko baten truk, Euskal Monetak haien aldaketari dagokion %3-a emaiten du sustengatu nahi duten elkarteari.

3. Elkartasunezko eta sozial ekonomiaren proiektuak sustengatzeko : euskoen truk aldatuak izan diren euroek erreserba fondo bat osatzen dute, behar baldin bada euskoen %100a eurotara berraldatzeko ahala emaiten duena. Baina erreserba fondo hori ez da lo: Crédit coopératif-eko Nef libreta batean ezarria da eta Euskal Herrian eta Frantzian konkretuki finantzatzen ditu elkartasuneko edota ekologiko proiektuak.

4. Euskal Herrian inbertitu Herrikoarekin : euro bat eusko baten truk aldatua den aldi bakoitzean, Herrikoak, Eusko-Herrikoa fondoaren bitartez euro bat inbertitzen du, Euskal Herriarentzat iraunkorrak diren eta euskoaren helburuekin bat egiten duten proiektuetan : ekonomiaren birtokiratze, euskararen sostengu edota ingurunearen zaintze helburuak.

Urtarrilaren 3tik apirilaren 30 arte, hots, hiru hilabetez, 100 000 eusko ibilbidean ezarriak izan dira. Herrikoak 100 000 euro inbertituko ditu beraz kapital hartze edo bazkide kontu korronte formako finantzamendu batetan, laneko kapital aktibo zirkulatzailearen behar edo altxor behar bat betetzeko, ondorengo irizpideei erantzungo dieten proiektuetan:

1. Euskal Monetaren irizpideak : Euskoaren helburuekin bat egiten dute. Aztertuak izanen dira ekonomiaren birtokiratzea, euskararen sustengatzea, gizarte edo eta ingurumen arloan aitzinatzea helburutzat duten proiektu iraunkorrak.
Proiektu iraunkorrak, Euskal Herri osoko edo gune bateko interes kolektiboari erantzuten dieten proiektuak dira. Adibidez, Euskal Herriko laborantza, transformazio, ekoizpen eta banaketa arloak sustengatzen dituzten proiektuak. Arlo horiek sortzeko edo babesteko helburutzat dituzten proiektuak pertsonalak edo kolektiboak izan daitezke.

2. Herrikoaren irizpideak : Herrikoak ekonomikoki bideragarriak diren proiektuak hautatzen ditu. Kapital hartze edota bazkide kontu korronte moduan soilik parte hartzen ahal du, laneko kapital aktibo zirkulatzailearen behar edo altxor behar baten finantzatzeko. Ondorioz, proiektua sozietate forman den lantegi batek aurkeztu behar du (elkarteak ez dira onartuak). Sortze edota garatze proiektuak izan daitezke.

Jasotako eskaera fitxen arabera, Euskal Monetako Onespen Batzordeak uztailaren 1ean hautatuko ditu Herrikoari transmititu behar zaizkion proiektuak. Hautatuak izango diren proiektu eramaileek Herrikoarentzat finantzamendu eskaera txosten bat bete beharko dute, jakinez Herrikoaren engaiamendu batzordea bilduko dela, Euskal Monetako ordezkari batekin, irailaren 11an, finantzamenduen erabakitzeko.

Says beaucoup à notre monde est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.