Baionako bestetan ere, euskoa denen esku !

Patxoki 230 ostatu eta jatetxe, laborari platerak, eta ezohizko aldagune bat Patxokin : Baionako bestak aukera on bat izanen dira zure euskoen erabiltzeko eta zure lagunak kidearazteko!

Besten denboran Pyrénées ostatuak ezingo du aldagune jarduera bete, horregatik ezohizko aldagune eta kidetza gune bat Patxokin antolatua izanen da, Tonneliers karrikan, Pannecau karrikaren ondoan. Aldagune hori asteazkenetik larunbatera eguerditik arratseko 8-etara eta igandean eguerditik arratseko 6-etara idekia izango da.
Espainako karrikako Fandango ostatuak eta Uztaritzeko bideruntz den biribilguneko Lafitte baratze saltegiak aldagune jarduera segituko dute besten denboran.

Baionan euskoa onartzen duten 30 ostatu jatetxeen zerrenda ikusteko, la Brasserie des Arènes bezala, Légion Tchèque etorbidean, hemen klik ezazu, eta jakin ezazu ere Euskal Monetaren kide den ELB laborari sindikatak Euskoak onartuko ditu Chao-Pelletier kaian laborari platerak proposatuko dituen salmahainan goizeko 11-etatik arratseko 11-ak arte.

Besta denboran ere Euskoa denen esku !

Besta on !!

Says beaucoup dans notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici en les bois.