
Gaxuxa Elhorga eta Philippe Juzan (Bizi Garbia), Dante Edme-Sanjurjo eta Xabi Camino (Euskal Moneta), eta Michel Soulé (Bizi Garbia). DR.
Euskoaren partaideek baimenaren eskuratzeko hautatzen ahal duten ingurumenari buruzko hiru erronkerik bat da hondakinen bereizketa. Bizi Garbiako bereizketa aholkulariak, bere ezagutza eta aholkuak urririk eskainiko dizkie erronka hori hautatu duten 46 saltzaile, enpresa eta elkarteei, Donibane Lohitzunen, Senperen, Saran, Arbonan eta Bizi Garbiak estaltzen duen eremu osoan. Horien artean, jadanik 28 dira erronka betetzen dutenak. Horiek, ziurtatzen ahalko dute ongi betetzen dutela. Bertze 18ak, berriz, desmartxa horretan engaiatuko dira.
Hondakinen bilketa, tratamendua eta balioestea egiten dituen Bizi Garbia Sindikatu Anitzarekiko lankidetzak, garrantzi berezia du Euskal Monetarentzat, sareko profesionalekiko hartu engaiamenduak gauzatzen dituelako : ohiturak hobetzeko, laguntza eraginkor, profesional eta dohainekoa eskainiz.
Bizi Garbia bezalako partaideekin, Euskoak, eman hitza betetzen ahal du, eta hainbat aldaketa konkretu eragin dezake.
Hondakinen bereizketari buruzko laguntza laster eskaintzen ahalko da Ipar Euskal Herri osoan.
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.