Aurkitegia inprimatu eta leku guzietara zurekin eraman ezazu ! Eusko zerbitzu emaileen (sareko kide diren 497 enpresa eta elkarteen) aurkitegia PDF formatuan eskuragarri da hemen klikatuz. Gure webgunean ikustea jadanik posible zen, bainan PDF bertsio hori inprimatzen ahal da, eta bakotxak berekin eramaiten ahal du. Aurkitegi horren bidez, profesionalek errexkiago bilatzen ahalko dituzte euskoz ordaintzen ahal dituzten hornitzaileak.
Euskoa gehiago baliatu nahi zinuke ? Zure harakinak edo kineak ez du euskoa onartzen ? Euskoaren aurkitegia erabiliz, zure inguruan engaiatzen diren saltzaileen eta enpresen ezagutza egizu. Inprimatzen ahal den aurkitegi hori, behar-beharrezkoa da kontsumo arduratsuago batentzat. Zure eguneroko erosketekin, Iparraldearentzat baikorra den urrats hortan engaiatzen diren saltzaileak sustenga itzazu.
Zure herriko zerbitzu emaileen zerrenda inprimatzen ahal duzu, dagozkien orriak bakarrik inprimatuz : adibidez 55-57 Donibane Lohizunerentzat, 57-58 Donibane Garazirentzat, etab. Aurkitegia alde batetik herrika sailkatua da eta bestalde aktibitateka. Beraz, euskoa onartzen duen farmazialari bat bilatzen baduzu adibidez, Osasuna eta artak saila 99-100 orrietan begira ezazu eta beharbada zure etxetik hurbil den bat aurkituko duzu !
Ez ahantz : euskoa gero eta gehiago erabiliz, euskara, ingurumena, tokiko ekonomia eta elkarteak geroz eta gehiago sustengatzen dira, erosteko ahalmenik galdu gabe !
Eta bururatzeko, dudarik gabe seinala itzazu aurkitegiari ekarri behar ditugun zuzenketak, hemen klikatuz.
Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.