2013 bukaeran 2700 baino gehiago ginen Euskal Monetarekin kidetutakoak, baina anitzek ez dugu 2014rako kidetza berritu. Alta, kidetzeak urtero berritua izan behar du urtarrilaren 1ean. Gainera, ezinbestekoa da zuen euroak euskotan trukatu ahal izateko.
Erabaki onen hartzeko garaia da: bisita ezazu dauden 20 aldaguneetako bat eta balia zaitez aukeraz euro batzuk euskotara aldatzeko! Euskoaren aurkitegi berriari esker, hilabetero 20-30 eusko erabili ahal izatea ez zaizu zaila izanen! Urteko kidetze ordainsaria isuri ondoren (5-20 eusko/€ tartean, zuk hauta), aldaguneko arduradunak zure kide karta zigilatuko du 2014 urterako. Karta galdua izanez gero, dohainik ordezkatuko dizu.
Oso garrantzitsua da Euskoaren biziraupenerako ohiko erabiltzaile kopuru handia mantentzea: zuengain kontatzen dugu beraz, ahal den neurrian birkidetzeko eta aurten 20-30 euro bederen aldatzeko hilabetero.
Hilabetero 30 euro aldatzen dugun pertsonak 2000 izanik, 720 000 eusko jarriko dira aurten zirkulazioan, sarea indartuz eta babesten ditugun elkarteentzako 20 000 euro baino gehiagoko dohaintzak sortuz!
Birkidetu zaitez orain, Euskoa Euskal Herriaren garapenerako tresna kolektiboa bilaka dadin, ez baita unea indarrak apaltzeko !
Euskal Monetarekin egiten diren kidetzeak gure tokiko monetaren eguneroko funtzionamenduarentzat eta bere auto-finantziazioarentzat funtsezkoak dira ere.
Birkidetzea ezin errazagoa da! Zatoz gure 20 aldaguneetako batetara :
Aldude : Alfaro – ostatu, jatetxea
Angelu : Biocoop Parme – bio saltegia
Angelu : La Coccinelle – bio saltegia Aritxague
Arrangoitze : Trinketa –jatetxea
Azkaine : Plazan- kafe, ostatua
Baiona : Le Fandango- ostatu, tabako, prentsa, España karrika
Baiona : Pyrénées, ostatua, San Andres plaza
Baiona: Lafitte Baratze saltegia, Maignon itzulgunean, Uztaritzeri buruz
Bastida : Bastide et Gourmandises – janari denda (apiriletik urrira)
Biarritz : EKI denda – jantzi, liburu, oroigarriak, diskak
Donapaleu : Harguindeguy drogeria
Donibane Garazi : Paris janari saltegia, ostatua
Donibane Lohitzune : Marigorri – oihal eta oroigarriak
Ezpeleta : Euzkadi – hotel, jatetxea
Itsasu : Krakada okindegia, bixkotxtegia
Hazparne : Kompa informatika & Euskalfone –telefono saltegia
Larresoro : Aldaburua hotela, ostatua, jatetxea
Maule : Xibero Bio – Bio janari saltegia – Tokiko ekoizpenak – Liburu eta KDak
Senpere : CKB Joskintza, mertzeria, neurrirako konponketak
Urruña : Xaia – Ostatua, auzoaren animatzea, kontzertuak
Ez bazara Iparraldean bizi, internetez kidetu zaitezke, baina kidetzaren gauzatzea ez da berehalakoa izanen.
Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.