Elkarteentzat 10 000 euskoko emaitza urtebetean !

Autoc EuskoErabiltzaileek izendaturiko 30 elkarteei 10 322 eusko banatu zaizkie 2013 urtean : Txirrind’ola tailerrak 307 eusko eskuratu ditu, Hegalaldiak 471 eusko, Integrazio Batzordeak 767 eusko, Senpereko Ikastolak 322 eusko, Bizi!-k 1261 eusko, eta abar. Hona zerrenda osoa : klik egin.
2013ko lehen hiruhilan 5 171 eusko sortu dira eta, bigarrenean, berriz, 5151 eusko. Espero dugu hasiera bat baizik ez dela izan. Gero eta eusko gehiago baliatu eta are diru gehiago lortzen du aukeratu dugun elkarteak!
Euskoaren 2000 erabiltzaileek, egunero eusko bat erabiltzen badute, 20 000 euroko emaitza lortuko dugu aurten !

Ekintza-plan bat elkarteentzat
Euskal Monetak ekintza berezi bat proposatzen die elkarteei urteko emaitza emendatzeko. Nahi duten guztiekin bilduko gira Euskoaren elkarte ekintza-plan berri hori aurkezteko. Erraza eta eraginkorra, plan horrekin, elkarteak %3a lortzeko beharrezkoak dituen 30 izendapenak lortzen eta, emaitza emendatzen lagunduko ditugu. Sistema horretan sartu nahi duen elkarte batetako kidea bazira, ez duda eta Mendirekin harremanetan sar zaitez 06 52 48 52 33 zenbakira deituz edo mendi@euskalmoneta.org helbidera mezu bat bidaliz.

Euskoak gehiago erabiliz, are diru gehiago lortzen du zure elkarteak
Sistema nola dabilen ? Euskoaren kide den pertsona bakoitzak, kidetza hartu zuen egunean, onuradun bilkarazi nahi zuen elkartea izendatu zuen. Ondorioz, euskoaren 2200 erabiltzaileetako bakoitzak euroak euskoen truk aldatzen dituen aldioro, eusko bat jasotzen du euro baten truk, erosahalmenik galdu gabe, eta aldaketa horri dagokion %3a Euskal Monetak emaiten dio izendatutako elkarteari.

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.