Euskal Monetak eta Herrikoak, bakoitzak bere moduan, ekonomia iraunkor baten garapenean eta lan postuen sorreran parte hartzen dute. Plantan ezarria izan denetik, Euskoak Herrikoaren sustengua ukan du. Gainera, bi egiturek Eusko-Herrikoa izeneko inbestimendu fondo baten sortzea finkatzen zuen hitzarmena izenpetu zuten. Gaur egun, fondo hori 320 000€-z osatua da (ikus hemen fondo horren aurkezpena)
Gaur egun Herrikoa, elkartasunezko kapital inbestimenduaren aitzindaria Frantzian, Euskal Herriko lantegien lehen kapital kidea da. Orain arte, 13 M€-ko ekarpena egin du 294 enpresetan eta horrek 2 875 lanposturen sortzea edo atxikitzea izan du ondoriotzat, 290 000 biztalenko populazio batean.
Herrikoak bere jarduerarentzat duen dirua bere 4500 akziodunen elkartasun aurrezkitik dator.
Akzioduna bilakatuz, proiektu gehiago finantzatzeko eta honela lanpostu gehiago sortzeko aukera ematen diezu. Horrezgain, gure lurraldearen aktore ekonomikoa izateko aukera da.
Bestalde, Herrikoaren kapitalean izen emaiteak zerga murrizte bat ukaiteko eskubidea ematen dizu, ber denboran lanpostuen sorrera sustengatzen duen lantegi seguru bat sustatuz.
Urte bukaera 2015 ean ordaindu behar diren 2014 ko mozkinen zerga aurreikusteko garaia da. Herrikoaren kapitalean izena eman abenduaren 31a aintzin abantaila hortaz gozatzeko ! Parte hartzeko, hemen klik egin.
Bertze edozein argibide nahi izanez gero :
Marie Claire SALLABERRY
HERRIKOA SCA-ko kudeatzailea
05.59.25.37.30
actionnaires@herrikoa.com
www.herrikoa.com
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.