Uztaritze eta Baigorrin, 2 Eusko aldagune berri ! Eta, bestalde, 13 zerbitzu emaile berri !

2015eko otsailaz geroztik, euroak euskotan aldatzeko eta ordaintzeko, Uztaritze eta Baigorriko herritarrek, hirigunetik hurbil, Eusko aldagune bat badute :
Herriarena Trinketeko Ostatua, Bortzirieta auzoa, 64430, Baigorri : Neguko ordutegia : 10945552_403460233165322_252308624467956309_nastelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 19:00etara ; Udako ordutegia : astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara / Urteko oporraldiak : Eguberriko eta otsaileko eskola oporrak ;

 

 

Hobeki Coiffure ile-apaindegia, Bazter Karrika, 64480 Uztaritze : asteartetan, 10409586_403461919831820_5040938748180815126_nasteazkenetan, ostegunetan irekia 09:30etatik 18:00etara, ostiraletan 09:00etatik 19:00etara ;
Ondorioz, gaur egun, 28 aldagune badira (zerrenda hemen da). Indartze berri hori Euskal Herriko ekonomia zirkularra garatzeko mobilizatutako laguntzaile sareari esker lortu da.

Euskoak ondoko 13 zerbitzu emaile berri baditu :
Erlea Immobilier etxe agentzia – Etxe eta apartamentu salmenta eta alokatzea – Garazi
Orgue en Baigorri – Musika klasikoa eta Baigorriko organoaren promozioa – Baigorri
Fagoa – Okindegia, azukre opilak, pastizategi biologikoa – Angelu
Lames de Sames – Euskal Herriko Ganibetak – Plega daitezkeen ganibeten fabrikatze eta salmenta – Angelu
K VA VIN – Arno soto eta ostatua – Senpere
Poly Berin – Berina-beirazko eskulturak – Ezpeleta
Sébastien Domange – Mantentze informatikoa (materiala eta programak) – Urruña
Poissonnerie Balbaia Arraindegia – Arrandegia, aurrez prestatutako jakiak, itsaski azpilak – Urruña
Mediabask – Paperezko eta internet bidezko kazeta – Urruña
Fabrika – Gizonezko jantziak eta gehigarriak – Kanbo
Aldaxka – Euskara eta euskal kultura sostengatzeko elkartea – Baiona
Baionako Gazte Asanblada – Baionan, ekintzak antolatuz, alternatibak eskaintzea – Baiona
Baionakoa – Kalitatezko janari saltegia / Bertako produktuak – Baiona
Gogoan atxik ezazue : egunerokoan, euroen ordez euskoak zenbat eta gehiago erabili, euskararen, bertako lanpostuen eta ingurumenean Euskoaren eragina hainbat eta handiagoa dela ! Zerbitzu emaile guztien zerrenda, on line, gure aurkitegian ikus dezakezue : aurkitegia herrika.
Euskoaren inguruko azken gertakarien eta berrien informazioa eskuratzeko, Facebook eta Twitter-en segi gaitzazue eta Vimeo katean eusko bideo guztiak ikus itzazue.

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.