Patrick Viveret Baionan maiatzaren 24an igandearekin 11etan ! Izena eman ezazue !

Afitxa ViveretMendekoste asteburuan, maiatzaren 22tik 24ra, Euskal Monetak frantziar Estatu osoko lekuko moneten biltzarra errezibituko du.
Frantzia mailako herritar moneta horien sustatzaileen artean elkar ezagutzeko eta trukatzeko aukera emanen du asteburu horrek. Topaketa horietan, Bidarteko ESTIAn iraganen diren tailerrak eta lan bilkurak izanen dira. Euskako kideei irekiak dira, eta hemen bertan, izena eman dezakete parte hartzeko.

 

 

Zer moneta, zein aberastasunerako?
Asteburu lanpetu horri amaiera emateko “Zer moneta, zein aberastasunerako” gaia aipagai duen mintzaldia antolatua da maiatzaren 24an, igandearekin, goizeko 11etan Baionako Glain elkartetxean. Patrick Viveret (filosofoa eta saiakeragile altermundialista, Cour des comptes egituran erreferentziazko aholkulari ohia) publiko zabalari irekia zaion hitzaldi horren hizlari nagusia izanen da.

Extrait Photo ViveretPatrick Viveret, gure aberastasunak ekonomiatik at sozial eta inguramenaren ikuspegitik kaltulatzeko aberastasunen adierazleen gogoetetan, erreferentzia da ; gogoeta aintzindaria dauka lekuko monetek joka dezaketen errolari begira.

Euskoa bezalako moneta batek, lurralde batean, nola agerian ezartzen dituen eta sustengatzen dituen praktika ekologikoak eta solidarioak ulertzeko aukera emanen du hitzaldi horrek.
Hitzaldiaren ondotik musikak alaituriko aperitifa bat eta bukatzeko, Euskal monetak antolatu duen bazkaria (20 eusko/euro arnoa barne, 5 eusko/euro haurrentzat). Musika arratsalde bukaera arte luzatuko da!
Bazkariarentzat aitzinetik izena eman behar da maiatzaren 18a aintzin eta hitzaldian parte hartzeko ere izena eman dezazuen aholkatzen dizuegu.

Gure artean izanen zaretela espero dugu!

Informazioa eta erreserbazioa: 05 33 47 54 11 edo info@euskalmoneta.org

Rouge LD

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.