Ezkerretik eskuinera : Thierry Garro (No Way-ko kudeatzailea), Pascal Lafitte (Udaleko hautetsia), Manuel de Lara (Udaleko hautetsia Hirigune Elkargoan eta Hiri numerikoaren ordezkaria), Peio Ectheverry-Aintchart eta Lamia Horchani (Udaleko hautetsiak), David Lannes (Euskal Monetaren ordezkaria)
Pasa den larunbatean, ekainaren 6an, Eusko Eguna iragan da Donibane Lohizune eta Ziburun. Egitarauan : “eusko eskaintzak” sarearen barne diren zerbitzu emaileek proposaturik, Donibane Lohizuneko ikastolako haurrekin merkatuko atarian kantuak eta pintxo poteoa Buvette des Halles, Battela eta Olatua ostatuetan.
Arratsalde erdian, Eusko aldagune berria estrainatu da (ikus argazkia), Thierry Garro-ren saltegia, No Way, André Ithurralde Etorbidean, Erromardie-ko biribilgunean.
Arrats hasieran, Ziburuko plazan, mutxikoek Bittor Ostatuko erakusketako aperitifa animatu dute, Itsas Ama elkarteak prestatu amuko legatzarekin egin pintxo bikainak jastatzeko paradarekin !
Eusko Egunak Euskal Monetak eta bere laguntzaileek antolatzen dituzte, tokiko moneta erabiliz, lurraldearen dinamikan engaiatzen diren tokiko eragileen artean topaketak buktzatzeko.
Desafioa gainditua Donibane Lohizune eta Ziburun pasa den ekainaren 6an, biztanle, merkatari, hautetsi, elkarte eta kultur militanteek elkar kurutzatu baitute, elkarren ezagutza egiteko eta une goxoen pasatzeko. 2016ko ekainean da beraz hitzordua, hurrengo ediziorako !
Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.