Baionako bestak euskotan !

Fets de Bayonne en eusko

Besten denboran, eusko sarean diren Baionako komertsantengana joan zaitez, zure tragoa euskotan ordaintzeko !

Baionako bestetan euskoa onartzen duten ostatu eta jatetxeen zerrenda deskargatu.

11695970_483085011869510_2681195842102672338_n

11011996_483085021869509_8330048227768104299_n

Euskotan ordaintzen ahal den 2015 udako gertakarien zerrenda ikusi.

Hortarako, euskoak izan behar dituzu sakelean kutxarentzat !

Ez ahantz aldagune batean zure aldaketa egitea, besten denboran euskoak zurekin ukaiteko.

Aldaguneen zerrenda

Besten denboran Eusko aldagunea Patxokin izanen duzu eta euskoak aurkitzeko aldagune bakarra izanen da. Elkartearen talde eta laguntzaileek dute animatuko erakusmahaia.

Baiona Ttipian kokatua da, Tonneliers karrikan, 23 bis-ean.

Ordutegia : asteazkena-osteguna-ostirala 12 :00-tik 8 :00-ak arte & larunbata-igandea 12 :00-tik 18 :00-arte

 

Euskoaren koloreak jantz itzazu eusko zapiarekin !

Foulard fetes de bayonne eusko Euskal Moneta

Urte huntan elkartea sustengatzen ahalko duzu eusko zapia erosiz, Baiona eta Euskal Herriko edo kanpoko beste besta guztietan jantziz.

Zapia 3€/eusko-tan saldua izanen da. Zapi hori erosiz eta jatziz, euskoa sustengatzen duzu, hala nola egunero Euskal Herriko garapen ekonomikoa, ingurumena eta euskararen praktika sustatzen duen tokiko moneta sustengatzen duzu.

Nun eusko zapia erosi ?

Zapia Baionako 3 aldaguneetan salmentan izanen da

Café des Pyrénées
Pannecau karrika, 62 (Baiona ttipia)
Astelehenetik larunbatera 9:00-etatik 12:00 -ak arte eta astelehenetik ostiralera 9:00-etatik 12:00-ak arte.

Le Fandango
Espainako karrika, 28 (Baiona Handia)
Astelehenetik ostiralera 7:00-etatik 20:00-ak arte, larunbata 8:00-etatik 20:00-ak arte eta igandea 8:00-etatik 14:00-ak arte.

Jardinerie Lafitte
Maignon-ko biribilgunea, 84 – 8 mai 1945-ko etorbidea
Astelehenetik larunbatera 9 :30-etatik 12 :30-ak arte eta 14 :00-etatik 18 :30 arte.

Elkartearen lokalean erosten ahalko duzu ere bai (uztailaren 28-a arte asteartearekin), Sankara ostatuaren gainean kokatua dena, Errobi bazterrean, Augustin Chaho kaia, 22-an (merkatuaren parean).

Zure zapia ahal bezain fite eskura ezazu, kopurua mugatua da…

Besta on deneri !

Eusko laguntzaile taldean sartzeko gogoarekin  (administrazioa, erakumahaien animazioa, kumunikazioa, informatika, web…) e-mezu bat bidali zure deitura-helbideekin info@euskalmoneta.org helbidera.

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.