30. EUSKO ALDAGUNEAREN ESTREINA ANGELUN

Euskal Monetak 30. aldagunea estreinatu du joan den ostiralean Angelun: Miam’Zelle jatetxea.

EuskalMoneta_BureaudeChangeEusko_MiamZelle_Anglet_021015

Eusko aldaguneen helburua, dirua aldatzeko beharrak dauden lekuetan kokatzea da, euskoak eurotara urririk trukatu nahi dituzten erabiltzaileak bizi edo pasatzen diren tokietan, hain zuzen ere.

Euskal Moneta elkartera, lehen aldikotz, kidetu nahi dutenek eta, beren lehen eukoak eskuratu nahi dituztenek bertan egiten ahalko dute.

EuskalMoneta_BureaudeChangeEusko_MiamZelle_Anglet_021015_3

 

Miam’Zelle ostatuak bere ateak uda honetan zabaldu ditu. Cécile NANINNI, jatetxeko jabea, berehala eusko zerbitzu-emaileen sarean sartu da eta ondotik aldagune bilakatzeko proposamena egin du. Reste mota bereko 29 komertziok bezala, Cécilek urririk kudeatzen du aldagunea.

JT Local 19-20 – Pays Basque

Capture d’écran 2015-10-07 à 10.32.37

Aldagune lan hori dohainik egiten duten hurbileko komertzioak eskertzekoak dira eta eskertzekoa da ere, lurraldearen garapena laguntzen duen Eusko monetaren hedapena errazten duten boluntario guztien lana.

Aldagune horrek euskoaren hazkundean parte hartuko du, baita hurbileko komertzioen, ekoizleen eta tokiko zerbitzu emaileen mantentzean eta garapenean ere, bereziki BAB eskualdean.

Eusko moneta osagarriaren baloreak zer diren oroitarazteko:
– Ekonomia bitokiratzea
– Zirkuitu laburrak, hurbileko komertzioak eta lekuko artisautza balioztatzea
– Lekuko enplegua sustengatzea
– Euskararen erabilpen publikoa sustatzea
– Moneta solidario eta ekologikoa izatea
– %3aren sistemari esker lekuko elkarte sarea finantzatzea

Zirkulazioan dauden eusko kopuruari (410.000 eusko, hots, 410.000 euro), sarea osatzen duten zerbitzu emaileei (600 empressa eta elkarte), eta kide kopuruari (3000 erabiltzaile) esker, euskoa, Frantzia mailan, tokiko moneta garrantzitsuena bilakatu da gaur egun.

Gaur euskoa billeteekin trukatzen da, bihar moneta numerikoarekin egiten ahalko da. 2016an Euskal Monetak eusko ordainketa txartela bultzatuko du. Horri esker, hornitzaile eta zerbitzu emaileen artean, baina, baita erabiltzaile eta merkatarien artean trukaketak asko erraztuko eta garatuko dira.
EuskalMoneta_BureaudeChangeEusko_MiamZelle_Anglet_021015_2

Marie-Claire Sallaberry gure partaidea den Herrikoa egiturako zuzendaria eta Angeluko herriko etxearen ordezkariak diren Jean-Louis Dulac euskara, gaskoiera eta culture arduraduna, Jean Deparedes ekonomia ekintzarako arduraduna eta MEDIABASK eskertu nahi ditugu ekitaldian parte hartu dutelako. Azkenik, Peio Menta eta Txomin Dhers-en parte hartzea goraipatzekoa da Txalaparta emanaldi ezin ederragoa eskaini baitigute !


Capture d’écran 2015-10-07 à 10.42.11
Miam’Zelle
2 Allée du Centaure, 64600 Anglet

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.