Bilaka zaitez euskoaren “elkarte onuradun”, zuen kideek aldatzen duten diru zamaren %3a ukanez.
Euskal Monetak 2013ko urtarrilean, Iparraldean, Eusko moneta martxan jarri du.
Euskoaren helburu nagusia da, ekonomiaren parte bat bertokiratzea eta euskal lurraldearen dinamizatzea, bereziki elkarte bizia bultzatuz. Horrela, finantziamendu ahalmen bat bilakatzen ahal da zure elkartearentzat, jaulkipenari esker.
Nola ibiltzen da?
Erabiltzaile batek, aldatzen dituelarik euroak euskotan, aldagune bulego batean, Euskal Monetari eman duen euroaren diru zama berdina ukaiten du euskotan. Horrela, bere erosmen ahalmena atxikitzen du. Bainan horrez gain, aldatutako diru zamaren %3a erabiltzaileak hautatu duen elkarteari emanen dio Euskal Monetak. Sei hilabetero, elkarte hori hautatu duten erabiltzaileen aldatze guzien ondorioz bildu den dirua eskuratuko du elkarteak.
Nola onuradun elkarte bilakatu?
- Euskoaren 30 erabiltzaileek, erran nahi du Euskal Monetaren kideek, aski dute zuen elkartearen izena emaitea, kide bilakatzearekin. Beren hautua behin betikoa da urte batentzat. Partikularentzat, atxikimendua 5 eta 20 euroren artean da, ahal duten edo nahi duten araberan. Adibidetzat, 30 pertsonek hautatutako elkarte batek, 30 kideek aldatzen badituzte, hilabetero, 100 euro 100 euskotan, elkarteak ukaiten ahal ditu 1000 euro baino gehiago urtero.
- Onuradun izaiteko, zuen elkarteak Euskal Monetaren kide izan behar du (onespen txostena telekargatu), hiru ondorioekin:
- Euskal Monetari urte bateko atxikimendu bat ordaindu, 10 eta 100 euro artekoa, ahal duzuen edo nahi duzuen araberan
- zuen elkarteak, ordainketaren parte bat, gutti bada gutti, onartu beharko ditu euskotan
- zuen elkarteak, engaiatu behar du, bi urteren buruko, bere aktibitatean, tokiko hiru mozkinen sar araztea: janari eta edariak, zerbitzu hornitzaileak inprimategia bezela, inprimategirako papera, etab…
Animatzen zaituztegu, beraz, zuen kide, laguntzaile, harremanetan, euskoaren erabiltzaile gai diren hogei ta hamar pertsonen xerkatzea, tokiko moneta zuen elkartearen finantziamendu ahalmen berri bat izan dadin.
Pertsona horiek kide bilakatzen ahal dira, zuen izena emanez onuradun elkarte bezela, oraidanik.
Xehetasun gehigaorentzat: 05.33.47.54.11
Says beaucoup dans notre monde est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.