Tokiko moneta, euskalduna, ekologista eta elkartasun baten aldeko elkartearen estatutuak – 2011
Lehen artikulua : Osaketa eta izendapena
1901eko uztailaren 1eko legearen eta 1901eko agorrilaren 16eko dekretuaren araberan « Tokiko moneta, euskalduna, ekologista eta elkartasun baten aldeko elkartea » sortzea erabaki da.
Bigarren artikulua : Helburua
Elkarte honen xedea da Euskal Herrian gehigarri izanen tokiko moneta baten antolaketa eta sorrera. Moneta honek ekonomia ber plantatuko du herrian, euskararen erabilera sustatuko du, eta ekologi eta elkartasun konzeptuak indartuko ditu.
Hirugarren artikulua : Kokapena
Egoitza soziala Baiona 64100 Cordeliers karrika 20an finkatua da, Manu Robles Arangiz fundazioaren lokalean. Aldatua izan daiteke gidatze batzordeak hautatuz gero.
Laugarren artikulua : Iraupena
Elkartearen iraupena mugagabea da.
Bostgarren artikulua
Elkartea osatzen dute kideek :
Kide aktiboak : kide aktiboak dira azken sei hilabeteetan gidatze batzordeko bilkura erdietara bederen joan diren lagunak edo elkarteko sortzetik hor direnak. Hauek soilik dute eskubidea bozkatzeko Gidatze Batzordearen erabakietan.
Elkartekide onuragarriak : elkartearen urteko kotisazioa ordaintzen dute.
Elkartekide ez onuragarriak :
Pertsona fisiko zoin marala Segitze Batzordean lan egitea erabaki dutenak, Gidatze Batzordearen gomitaren menpe. Segitze batzordeakoak eramana den lanaren berri ukanen dute denbora osoan. Segitze batzordean direnei ez zaie ez diruztatze ez bestelako engaiamendua eskatzen.
Seigarren artikulua : Onarpena
Elkarte kide guziek
Gidatze batzordeak urterako erabaki duen karta ordaindu behar dute
elkartearen estatutuekin ados izan
Gidatze batzordearen onarpena jaso behar dute
Elkarte kide ez direnak
elkartearen estatutuekin bat egin behar dute
– gidatze batzordeak gomitatuak izan behar dute
Zazpigarren artikulu : Erradiazioa
Elkarteko kidetasuna galtzen da :
a) demisioa ;
b) heriotza ;
d) Gidatze batzordeak erradiazio bat erabakitzen ahal du elkartekide karta ez ordainduz gero edo huts larri bat egiten bada. Haatik, erradiatua izanen den pertsonak gutun pertsonalizatu bat jasoko du, gidatze batzordearen eskutik, zeinean bere argumentazioa emateko eskatua izanen zaion.
Zortzigarren artikulua : Baliabideak
Elkartearen baliabideak hauek dira :
Kotizazioa
Europako, Estatuko, lurraldeko, departamenduetako eta herrietako diru laguntzak edo, beste edozein diru laguntza
Pertsona fisiko eta moralen emaitzak
aldaketarako erabiliko den diruaren emaitza
mozkinen salmentatik eta festetatik aterako diren etekinak
Bederatzigarren artikulua : Gidatze batzordea
Elkartea gidatze batzorde batek kudeatzen du zein, elkarteko kide aktibo guziez osatua den,
Batzordeak bere kideen artean, bozketa segeretuan, bulego baten osaketa hautatzen du :
1- Lehendakari bat eta behar izanez gero, lehendakari orde bat edo gehiago ;
2- Idazkari bat edo, behar izanez gero, Idazkari laguntzaile bat
3- Diruzain bat edo, behar izanez gero, Diruzain laguntzaile bat.
Bulegoa urte guziz berritua da.
Hamargarren artikulua : Gidatze Batzordearen bilkurak
Gidatze Batzordea 15 egunero biltzen da
Erabaki guziak ahal bada, kontsensualean hartuak dira edo bertzenaz, bertan direnen boz gehiengoaren araberan.Erabakiak baliotsuak izateko, elkartekide aktiboen erdiak hor egon edo errepresentatuak izan behar dute.
Erabakietan zein Gidatze Batzordean parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa da bederen azken sei hilabeteetan izan diren bilkuren erdian parte hartu izana edo elkartearen sortzetik hor izatea.
Hamaikagarren artikulua : Bozkatzeko ordezkaritza
Elkarte kide aktibo batek ezin badu Gidatze Batzordean egon, haren boza uzten ahal dio bertan egonen den beste kide aktibo bati. Bozkaren ordezkaritza idatziz notifikatua izanen da bilkura baino lehen eta soilik bilkura batentzat. Hor dagoen kide bakoitzak soilik ordezkaritza bat jaso dezake bilkura bakotx.
Hamabigarren artikulua : Estatutuen aldaketa
Estatutuak aldatuak izan daitezke gidatze batzordearen erabakiaren ondotik bi herenen gehiengoarekin. Elkartearen kide aktiboen erdiak bertan egon beharko du, edo ordezkatuak.
Hamairugarren artikulua : Ondasunaren transferentzia
Eskualdeko moneta honen sortzerako unean eta moneta honen elkarte definitiboaren sorreran, moneta sorreraako erabilia izanen diren ondasun guziak lekualdatuak izanen dira helbide berrira Gidatze Batzordearen erabakiarekin.
Hamalaugarren artikulua : Desegitea
Kide aktiboen bi herenek bederen desegitea onartzen badute, likidatzaile bat edo gehiago izendatuak dira biltzar honetatik, eta aktiboa, baldin bada, 1901 eko uztailaren 1eko legearen 9garren artikuluak eta 1901eko agorrilaren 16eko dekretuak dioen bezala esleitua da.
Estatutu hauek sortzeko biltzarrak onartu ditu 2011ko urriaren 13an.
Says beaucoup en notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.