Proiektua

 

Tokiko moneda bat, euskalduna, ekologikoa eta solidarioa


I – Zergaitik plantan ezarri tokiko moneda bat?

Tresna baten ukaiteko, gizakia eta bere ingurumen naturala gehiago errespetatzen dituenak, hala nola:
– ekonomiaren, gizakiaren, kulturaren eta planetaren xerbitxuan emanez
– lehentasuna emanez tokiko trukaketei ekonomiaren parte bat bertokiratuz
– giza-harremanak eta elkartasuna sustatuz
– euskararen erabilpena eta lekua garatuz
– tokiko eta elgar intereseko egitasmoak sustatuz
– aztarna ekologikoa murriztuz
II – Historikoa

Tokiko moneda baten ideiak harrigarri iduritzen ahal du. Alta, jadanik egina izan da historian zehar, bereziki Erdi Aroan. Garai hartan, hiriek, monasterioek, gaztelujaunek beren moneda bazuten errege monedaren osagarri bezala. Hala nola moneda desberdin ainitz baziren ber eremuan. Moneden ugaritasuna utzia izan da poderearen monopolizazioarekin. Bainan, 1929ko krisi haundiaren ondotik, berriz agertu dira moneda osagarriak, tokiko erantzun bezala krisi orokorrari.
III – Aktualitatea: entseguak garatzen ari dira munduan zehar

Gaur egun, tokiko moneden mugimendu zabal bat exiztitzen da munduan zehar (5 000 esperientzia baino gehiago, natura desberdinekoak). Horiek gizarte eragile gehienak barne hartzen dituzte : partikularrak, enpresak eta usu tokiko kolektibitateak. Deitzen dira paralezko monedak, komunitarioak, lokalak, edo solidarioak.

Denak eginak dira zentzua, balore sozial eta ekologikoak berriz sar-arazteko ekonomian. Aipa dezagun “Ithaca Hour” Estatu Batuetan, “Calgary Dollar” Kanadan, edo SOL Frantzian, berezitua dena ekonomia sozial eta solidarioan. Bukatuenetariko eta hurbilenetariko bat da Chiemgauer, Chiemgau eskualdean, Bavière-n, tokiko kolektibitateek sustengurik. Ikus http://fr.wikipedia.org/wiki/Chiemgauer.
Suizian, enpresen arteko WIR sistemak funkzionatzen du 1930 urtetik goiti, eta gaur egun elkartzen ditu 60 000 enpresa ttipi eta ertain, zoinek trukatzen duten elgarren artean numerariorik gabe eta moneda horri esker.
IV – Nola erabiltzen da ?

1, 2, 5, 10, eta 20 unidadezko txartelak (ezin faltsugarriak) inprimatuak dira, trukatzen dira beren baliokidearekin euroz. Trukaketa hori egiten duten partikularrek ez dute gehiago alderantzizko trukaketa egiten ahal. Enpresek, komerzioek, elkarteek, herriko etxeek, ekoizleek, artisauek, eta beste independenteek, tokiko monedaren xarta izenpetzen dutenek , txartel horiek errezebitzen ahal dituzte ordainduak izaiteko. Haiek aldiz, aldatzen ahal dute moneda hori euroekin, bainan galtzen dute balioren %2a. Orduan moneda hori lehentasunez berriz erabiltzera bultzatuak dira.
Elkarte batek ditu kudeatzen moneda horren inguruan diren erabaki guziak, egitura eta pertsonak (jatetxetik kine medikura, inprimategitik pasatuz, besta komitea, laboraria edo herriko igerilekua…), hots moneda hori ordaintzeko manera bezala erabiltzen ahal dutenak.
Ber momentuan, tokiko monedak kontsumoaren eta ekoizpenaren parte bat bertokiratzea laguntzen du. Tokiko moneda horren erabiltzeko baimena ukaiteko, enpresek kargu kaier bat errespetatu behar dute, arau batzu finkatzen dira balizko hautagaiak baztertzeko beharrez : enpresa izigarri kutsagarriak edo sozial baldintza txarren erabiltzeko ezagutua, kate internazionalak, laborantza industriala, tokiko ekoizleekin batere lan egiten ez duten ekoizle edo artisauak.

Poliki poliki, kargu kaierrak osatzen dituzten baldintzek eragina ukanen dute tokiko ekonomiaren gainean, bereziki bere erabilpena hedatzen denean. Hala nola enpresek interesa ukanen dute kargu kaierraren errespetatzea emendatuko den bezero kopurua ez galtzeko. Tokiko erosketa podere hori beste enpresa mota baten xerbitxuan emana da, bertokiratzen dutenei, euskararen aldekoei, ekologikoei eta sozialei, kargu kaierrari esker bultzatuak direnak.
V – Enpresaren interesa

Tokiko monedaren zirkuluan sartzen diren enpresek, komertzioek, independenteek, laborariek, bezero berriak irabazten ahal dituzte. Haiek beren tokiko moneda bakarrik zirkulu hortan gastatzen ahal dute. Gainera, horrek badu label baten efektua, segurtatzen du espiritu bat, ohituren kalitate bat, zirkulu hortan parte hartzen duten enpresen artean. Horietarik batzuk emendatzen dituzte beren diru sartzeak : tokiko ekoizleen harteko harremanak errestuz eta zirkuluan diren beste enpresa batzuekin lan eginez. Efektu orokorra ekoizpenaren bertokiratzea eta tokiko ekonomiaren berdinamizazioa da.
VI – Kontsumitzailearen interesa

Tokiko monedak lekuko lan eskaintza eta hurbileko komertzioa sustatzen du eta horrekin batera bizi kalitatea.
Tokiko monedari esker kontsumitzaileak egunero baliatzen dituen produktu eta xerbitxuen jatorriaz, ekoizteko eta banatzeko maneren baldintzetaz kontzientzia hartzen du. Monedari esker bere lurraldeari, kultur aniztasunari edo balore ekologiko eta sozialei minimo bat kasu emaiten duen enpresa bat laguntzen ahal du. Egunero, kontsumitzaileak bere lurraldeari eta eredu ekonomiko eta sozial bati bere atxikimendua erakusten ahal du konkretuki eta erreski erabiltzen ahal den tresna bati esker. Eguneroko kontsumitzailea aktorea bilakatzen da
VII – Euskal Herriaren interesa

Moneda instituzio bat da. Biziarazten du eremu zehatz bat. Moneda horren eremua oinarria da egitasmoaren komunitatearentzat, kolektibo baten nortasunarentzat, hots, asmatzen dugun bezala hemengo herriarentzat (idekia eta integratzailea, gizakiaren neurriakoa, gizakia da bere oraina eta geroaren aktorea, munduaren beste parteen eta heldu diren belaunaldiekin elkartasunezkoa).

Herritar bakotxarentzat moneda horren erabilpena lurraldearen alde atxikimendu ekintza bat da, bere bilakaera eta geroaren interesean oinarritua.

Pundu sistema batek neurtzen du euskararen erabilpena seinalizazioan, komunikazioan edo enpresaren barne bizian. Kargu kaierrak du zehazten pundu sistema hori. Hala nola tokiko monedak azkartzen eta bultzatzen du euskararen lekua bizi publikoan. Leku hori hedatzen ahal da eta kargu kaierraren bilakaera segitzen ahalko da, nahiakeriaren arabera, eta enpresak erakusten dituen eginahalen arabera.

Erosketa poderearen parte baten bertokiratzeak tokiko sare ekonomikoa indartzen du. Tokiko moneda beste tresna bat da lotura sozialen eta tokiko elkartasunen azkartzeko, herritar heziketa ariketa bat da, baita ere ekonomia eta politikaren berganatze bat. Mota hortako moneda batek biziki ongi osa lezazke Euskal Herri zuzenagoa, autokudeatuagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta gizakiari hurbilagoa eraikitzeko jadanik plantan diren tresnak.
VIII – Planetaren interesa

Kontsumoaren, ekoizpenaren, xerbitxuen parte bat bertokiratuz, tokiko moneda batek murrizten ditu garraioak. Garraioak energia eta azpiegituren kontsumitzaile haundiak dira eta berotegi efektuzko gas isurketen arduradun nagusiak. Ekoizpen arduratsuak eta jasankorrak sustengatuz, gaurtik aintzina gure aztarna ekologikoa murrizten dugu. Tokiko moneda baten sortzeari esker gure diruaren parte bat ez da sartzen finantzia mundialeko zirkuluan, eta horrekin espekulazio internazionalean, pribatizazio operaketetan, lur erosketetan edo baliabide pribatizazioetan zoinek tokiko herritarrei jabetasuna kentzen dieten, bereziki herri pobreenetan.

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici à les bois.