Herrikoa, egun batzu baizik ez dira gelditzen irabazteko !

Urte hastapen huntan, urtarrilaren 31 aintzin 1.3 milioi euro biltzeko
xedea duen kanpaina handiaren azken urratsa eman du.

HERRIKOA_campagne_FEKapital emendatze honen bidez Herrikoak Euskal Herriko lantegien alde duen ekimena azkartzen ahalko du eta horrela hanbait lanposturen sorrera edo mantentzean parte hartuko du.

Herrikoa 1980an sortua izan den elkartasunezko tokiko kapital-inbestizamenduaren aintzindaria da Frantzian. Gaur egun, Euskal Herriko enpresa ttiki eta ertainen lehen kapital partaidea da, eta Euskal Monetaren sustengaitzailea hastapenetik.

Gaur den egunean, 1.1 milioi € bilduak izan dira. Bidearen zati handiena egina izan da eta soilik 200 000€ falta dira finkatuko helburua gainditzeko. Bai Herrikoak baita ere Euskoak, Euskal Herriaren kalitatezko garapen baten alde lan egiten dute, eta biak Eusko-Herrikoa kapitalaren kide baitira (+ lien), Herrikoaren kanpaina honi parte hartzea deitzen ditu bere kideak Euskal Monetak !

Capture d’écran 2016-01-22 à 13.52.56

Kanpaina hori HERRIKOak lanpostuen alde egiten duen lanarekin bat egin nahi duten guzieri idekia da. Ororen esku da: nahi duenak lagundu dezake, horrela, Euskal Herriaren etorkizuna osatzen. Ondorioz, ez zazula duda partehartzea hemen klik eginez eta zure ingurukoei HERRIKOAren ekimena aipatzea geroz eta gehiago kide elkartu daitezen Ipar Euskal Herrian enplegua sustengatzeko.

HERRIKOAren berriak segi itzazu :

Logo Facebook

twitter-logo