2016ko Eusko Biltzar Nagusia labur-bildurik

2016ko Eusko Biltzar Nagusia Uztaritzen iragan da apirilaren 23an larunbatarekin

Eusko AG 2016 BN_accueil

Ehun bat Eusko kide, zerbitzaile, tokiko saltzaile eta hautetsi bildu dira gai nagusiak aipatzeko eta eztabaidatzeko : 2015ko kontuak, bilan morala eta 2016rako proiektuak.
EuskalMoneta_AGeusko2016BiltzarNagusia_Bilan_(c)CelineBouery

Biltzar Nagusia umore onean bururatu da mutxikoekin eta Ttirritta ostatuak prestatutako janari-mahai bikainaren inguruan. Eusko kide eta sustatzaileek elkarrekin ospatu dute Ipar Euskal Herriko monetaren hirugarren urtea.

EuskalMoneta_AGeusko2016BiltzarNagusia_Apero2_TtirrittaUstaritz_(c)CelineBouery


Eusko – 2015ko Bilan Morala

2015ko zenbaki garrantzitsuak :

  • 390 000 eusko aldatuak
  • 460 000 eusko zirkulazioan
  • 260 000 eusko berraldatuak
  • 11 800 eusko %3 elkartei eskainiak, sekulan baino gehiago !

-> Zerbitzaile bakar batzuk zama haundiak berraldatzen dituzte. Halere, Euskal Monetaren lehentasunezko lan-ardatza da 2016rako.

2015 bukaerako Eusko sarea :

  • 30 aldagune
  • 609 zerbitzaile (472 enpresa + 137 elkarte)
  • 3000 erabiltzaile partikular
  • aldizkako aldaguneen hedapena

Lan-talde berri baten sortzea : ikerketa taldea

EuskalMoneta_AGeusko2016BiltzarNagusia_Ikerketa_(c)CelineBouery

Lan-talde horren helburua da Eusko egoerari buruzko informazio kuantitatiboak eskuratzea :

  • diagnostikoen sortzea
  • indarrak, ahuleziak, aukerak eta mehatxuak identifikatzea
  • Euskoaren eragina lurraldearengan estimatzea
  • erabakien hartzeko tresna izaitea
  • kide eta partaidetza harremanentzat baliagarria izaitea

Frantzia mailako ekintzen antolaketa : 

  • Tokiko Moneta sarearen topaketak Bidarten, 2015ko maiatzan
  • Hitzaldia  « Zein monetak, zein aberastasunentzat ? » Patrick Viveret-rekin Baionako elkarteen etxean+ COP 21-an parte hartzea, Eusko aurkezpenak Frantziako hirietan (Lille, Nantes, …)

Partaidetza eta sustengatzaile berrituak

Eusko AG 2016 BN _partenariats et soutiens

Laguntza baliabide (DLA) ondotik, antolaketa berria

  • Proiektu eta modelo ekonomikoa
    • Elkarte proiektuaren sakontzea
    • Segipen neurgailuen finkapena
  • Barne antolaketa
    • Garapen polo baten sortzea
    • Langileen kudeaketa funtzioaren sortzea
  • Bulego aldaketa (Baionako 36, Cordeliers karrikan, Elkar-en gainean)

2016ko Batzorde ordezkarien hautatzea, Eusko eragile guziak errepresentatzen dituztena 

  • Gidaritza Batzordea
  • Onespen Batzordea
  • Kolegioen Batzordea

EuskalMoneta_Gouvernance_Projet EuskoIkus Kolegio bakotxako ordezkarien izenak hemen


2016rako proiektuak

EuskalMoneta_AGeusko2016BiltzarNagusia_Strategie2016_(c)CelineBouery

  • Eusko Numerikoa : ACPRaren baimena lortu, eusko kontuak eta Euskokarta (ordainketa txartela) sortu
  • Tokiko elkargoak : Hendaia, Uztaritze eta Lekorne hirien kidetza ; beste herriko-etxeekin harremana ; zerbitzu publiko batzuk euskoz ordaintzeko eskaera Dirunzaintza Publikoari
  • Kutxa solidarioa : baliabide berri bat eusko batek doble konda dezan ! Kutxa Solidarioa eta Herrikoa-rekiko partaidetzei esker, aldatuak diren euskoak maileguak askatzen dituzte Eusko sareko enpresa eta elkarteentzat, buruzagia bermerik gabe eta inbestimendu immaterialentzat ere !
  • Eusko Laborarien Kutxa : Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) Eusko sareko laborarien berraldaketen gastuak ttipitzen ditu, Euskal Monetak haien hornitzaileak (marexal, garaje, laborantzako tresnak…) ezagutzen eta Eusko sarean sarrarazten dituen anartean

Baita ere :

  • Desafioak landu
  • Sare profesionala egonkortu
  • Erabiltzaileengana joan
  • Ipar Euskal Herri bisitariendako ekintza

BNaren aurkezpena deskargatu PDF formatuan


KIDETU ! BIRKIDETU !
2016ko LAN-SAILAK SUSTENGATZEKO Capture d’écran 2015-12-20 à 18.02.52

Capture d’écran 2015-12-20 à 18.03.02


Eusko segitu sare sozialetan :

FACEBOOK I TWITTER