Ipar Euskal Herriko 10 herri elkargoak hirigune elkargo bakar bat bilakatuko dira heldu den urtarrilaren 1ean, lanpostu, garraio, ingurune, euskara, laborantza iraunkorra, goi mailako erakaskuntza eta etxebizitza, etab. kudeatzeko, tresna eraginkorrak izanen dituena.
Denak batuko gaituen Herri Elkargo berri honen kudeaketa, funtzionamendua eta zerga sistema plantan ezartzeko, Ipar Euskal Herri osoko hautetsiak bilduko dira eta eztabaidatuko dute gaurdanik utarrilaren 1a arte.
Denen parte hartzearekin eta baldintza hoberenetan plantan jarri dadin erakunde berri hori; euskal moneta, kostaldea eta barnekaldearen arteko elkartasuna, laborantza herrikoia, euskara, ingurunea eta tokiko lanpostuenganako zinezko ausardi batekin; Batera elkarteak jai-elgarretaratze handi bat antolatzen du uztailaren 27an asteazkenarekin arratseko 19:00etan, Baionan, Xaho Pelletier pentze gunean.
Egitarauan: kantuak, dantzak, adiskidantzazko basoa, eragileen hitzaldiak, eta Euskal Herri Elkargoaren denen arteko plantan ezartze sinbolikoa.
Bizi garen une historiko horren ospatzeko parte hartzerat gomitatzen zaituztegu, zeren eta Herri Elkargoarekin gure lurraldea hobe ezagutua eta antolatua izanen da, eta bere beharrei erantzuteko baliabide gehiago izanen ditu.
Euskal moneta, Ipar Euskal Herriko garapen Kontseiluan duen parte hartzearen bitartez, prefetak proposaturiko hirigune elkargo bakarreko proiektu hori bermatu duten arlo guzietako erakundeetakoa da. Proiektu horren alde bozkatu dute Ipar Euskal Herriko herriko etxeen %70ak, biztanleriaren %66a eta udal hautetsien %74a ordezkatzen dituztenak.
Herri Elkargoari buruz xehetasun gehiago :
www.communautepaysbasque.org