Baionako Bestetan euskoekin besta egin !

Baionako Bestak : eusko ostatu eta jatetxeak eta, behar balitz, jakizue eusko sarean Baionako hiru farmazia badirela :
> Pharmacie d’Espagne (Espaina karrika 53, Baiona Handia)
> Pharmacie Genty (Pannecau karrika 5, Baiona Ttipia)
Pharmacie Saint-Esprit (Errepublika plaza 14, Santa Espiritu)

Flyer-Liste-bars-restau-pour-site-eu


Baionako Bestetan euskoekin besta egin!

Ez duzu kidetzeko, ber kidetzeko edo euskoak aldatzeko denborarik, bi aldagune antolatu ditugu horretarako:

  • Baiona Handian: Le Fandango ostatua (tabakoaren salgune leihotik), Espaina karrika, Egunero, 11etatik 23ak arte
  • Baiona Ttipian: Eusko aldagunea, Visitandines karrika, 2 bis (Patxa plaza) Asteazkena eta ostirala: 12ak-20ak; osteguna eta larunbata: 12ak-16ak

Affichettes-commerces-fêtes-Bye-2016-eus

Aldaguneak


 Euskoaren koloreak jantz itzazu eusko zapiarekin !

Foulard fetes de bayonne eusko Euskal Moneta

Urte huntan elkartea sustengatzen ahalko duzu eusko zapia erosiz, Baiona eta Euskal Herriko edo kanpoko beste besta guztietan jantziz.

Zapia 3€/eusko-tan saldua izanen da. Zapi hori erosiz eta jatziz, euskoa sustengatzen duzu, hala nola egunero Euskal Herriko garapen ekonomikoa, ingurumena eta euskararen praktika sustatzen duen tokiko moneta sustengatzen duzu.

Besta on deneri !


Eusko laguntzaile taldean sartzeko gogoarekin  (administrazioa, erakumahaien animazioa, kumunikazioa, informatika, web…) e-mezu bat bidali zure deitura-helbideekin info@euskalmoneta.org helbidera.