2016ko Eusko Biltzar Nagusia Uztaritzen iragan da apirilaren 23an larunbatarekin
Ehun bat Eusko kide, zerbitzaile, tokiko saltzaile eta hautetsi bildu dira gai nagusiak aipatzeko eta eztabaidatzeko : 2015ko kontuak, bilan morala eta 2016rako proiektuak.
Biltzar Nagusia umore onean bururatu da mutxikoekin eta Ttirritta ostatuak prestatutako janari-mahai bikainaren inguruan. Eusko kide eta sustatzaileek elkarrekin ospatu dute Ipar Euskal Herriko monetaren hirugarren urtea.
Eusko – 2015ko Bilan Morala
2015ko zenbaki garrantzitsuak :
- 390 000 eusko aldatuak
- 460 000 eusko zirkulazioan
- 260 000 eusko berraldatuak
- 11 800 eusko %3 elkartei eskainiak, sekulan baino gehiago !
-> Zerbitzaile bakar batzuk zama haundiak berraldatzen dituzte. Halere, Euskal Monetaren lehentasunezko lan-ardatza da 2016rako.
2015 bukaerako Eusko sarea :
- 30 aldagune
- 609 zerbitzaile (472 enpresa + 137 elkarte)
- 3000 erabiltzaile partikular
- aldizkako aldaguneen hedapena
Lan-talde berri baten sortzea : ikerketa taldea
Lan-talde horren helburua da Eusko egoerari buruzko informazio kuantitatiboak eskuratzea :
- diagnostikoen sortzea
- indarrak, ahuleziak, aukerak eta mehatxuak identifikatzea
- Euskoaren eragina lurraldearengan estimatzea
- erabakien hartzeko tresna izaitea
- kide eta partaidetza harremanentzat baliagarria izaitea
Frantzia mailako ekintzen antolaketa :
- Tokiko Moneta sarearen topaketak Bidarten, 2015ko maiatzan
- Hitzaldia « Zein monetak, zein aberastasunentzat ? » Patrick Viveret-rekin Baionako elkarteen etxean+ COP 21-an parte hartzea, Eusko aurkezpenak Frantziako hirietan (Lille, Nantes, …)
Partaidetza eta sustengatzaile berrituak
Laguntza baliabide (DLA) ondotik, antolaketa berria
- Proiektu eta modelo ekonomikoa
- Elkarte proiektuaren sakontzea
- Segipen neurgailuen finkapena
- Barne antolaketa
- Garapen polo baten sortzea
- Langileen kudeaketa funtzioaren sortzea
- Bulego aldaketa (Baionako 36, Cordeliers karrikan, Elkar-en gainean)
2016ko Batzorde ordezkarien hautatzea, Eusko eragile guziak errepresentatzen dituztena
- Gidaritza Batzordea
- Onespen Batzordea
- Kolegioen Batzordea
Ikus Kolegio bakotxako ordezkarien izenak hemen
2016rako proiektuak
- Eusko Numerikoa : ACPRaren baimena lortu, eusko kontuak eta Euskokarta (ordainketa txartela) sortu
- Tokiko elkargoak : Hendaia, Uztaritze eta Lekorne hirien kidetza ; beste herriko-etxeekin harremana ; zerbitzu publiko batzuk euskoz ordaintzeko eskaera Dirunzaintza Publikoari
- Kutxa solidarioa : baliabide berri bat eusko batek doble konda dezan ! Kutxa Solidarioa eta Herrikoa-rekiko partaidetzei esker, aldatuak diren euskoak maileguak askatzen dituzte Eusko sareko enpresa eta elkarteentzat, buruzagia bermerik gabe eta inbestimendu immaterialentzat ere !
- Eusko Laborarien Kutxa : Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) Eusko sareko laborarien berraldaketen gastuak ttipitzen ditu, Euskal Monetak haien hornitzaileak (marexal, garaje, laborantzako tresnak…) ezagutzen eta Eusko sarean sarrarazten dituen anartean
Baita ere :
- Desafioak landu
- Sare profesionala egonkortu
- Erabiltzaileengana joan
- Ipar Euskal Herri bisitariendako ekintza
BNaren aurkezpena deskargatu PDF formatuan
KIDETU ! BIRKIDETU !
2016ko LAN-SAILAK SUSTENGATZEKO
Eusko segitu sare sozialetan :