5171 euroko emaitza euskoari esker !

Photo Jean-Louis Piquet, Le Berger des images

Photo Jean-Louis Piquet, Le Berger des images

Euskal Monetak 5171 euro – bistan dena euskotan – banatu dizkie euskoaren erabiltzaileek izendatutako elkarteei, uztailaren 16an, Baionako San Andres trinketean iragan den ospakizunean. Finantzamendu sistema berritzaile honen onuradun izan diren elkarteen aniztasunagatik pozten da Euskal Moneta. Adibidez, 5 hilabetez bakarrik, Integrazio Batzordea elkarteak 382 eusko eskuratu ditu, Hegalaldia elkarteak 216 eusko, Bizi ! elkarteak 555 eusko, Laborantza Ganbarak 194 eusko, eta Senpereko ikastolak 154 eusko.

Euskoak gehiago erabili eta are diru gehiago lortzen dugu elkarteen finantzatzeko
Sistema nola dabilen ? Euskoaren kide den pertsona bakoitzak, kidetza hartu zuen egunean, onuradun bilkarazi nahi zuen elkartea izendatu zuen. Ondorioz, euskoaren 2200 erabiltzaileetako bakoitzak euroak euskoen truk aldatzen dituen aldioro, eusko bat jasotzen du euro baten truk, erosahalmenik galdu gabe, eta aldaketa horri dagokion %3a Euskal Monetak emaiten dio izendatutako elkarteari. 5 hilabetez zirkulazioan ezarri diren 172 753 euskoek 5171 euskoko emaitza sorrarazi dute.

Joan den ekainaren 30ean, euskoaren 30 erabiltzaile baino gehiakok izendatu zituzten elkarte guziak, %3aren finantzamendu sistemaren onuradun gisa finkatu dira. Hemen klik eginez atzemanen duzue zerrenda, izendatu dituzten euskoaren erabiltzaile kopuruarekin eta isuri zaien diru kopuruarekin batean.

Diru-emaitza kopuruak desberdinak dira, hainbat aldagaien araberakoak baitira : izendatzaile kopuruarena noski, baina baita euroetatik euskoetara izendatzaile bakoitzak seihilero egiten duen aldaketa kopuruarena ere. Euskoaren erabiltzaile gisa, euskoak gehiago erabili eta are diru gehiago lortzen dugu elkarteen finantzatzeko. 450 komertzio eta enpresek euskoak onartuz gaur egun, gero eta errexago da euskoaren erabiltzea. Zenbait herritan euskoa onartzen duten komertzio kopurua oraino mugatua bada, euskoaren erabiltzaileek beren usaiako saltzaileak anima ditzakete Euskal Monetarekin harremanetan ezarri eta sarean sar daitezen, elkarteen finantzamenduan parte hartuz gisa honetan.

Euskal Monetak emaitza parte handi bat errezibitu du erabiltzaile gehiegik ez baitute elkarterik izendatu kidetza hartu dutelarik. Kasu horretan, Euskal Monetak errezibitzen du %3a. Saiatu gara erabiltzaile horiekin berriz harremanetan sartzen, posta elektronikoz eta telefonoz, baina ekainaren 30ean ez zuten oraino erantzun. Halere, oraindik idatzen ahal gaituzte info@euskalmoneta.org helbidera 2013ko bigarren urte erdirako izendatu nahi duten elkartea zehazteko !

Diru emaitza hori naturalki euskotan egin zaie, elkarteek diru-emaitza hori, eguneroko xahutzeetarako erabil dezaten, sarean diren komertzio eta enpresetan bereziki, sistema finantzatzen baitute hauek. Izan ere, sistema hau, euskoak euroetara berraldatzean izaten den aldaketa gastuei esker autofinantzatua da : saltzaileek beren euskoak euroetara berraldatu nahi badituzte, ez badute lortu beren eusko guziak xahutzea lansariak eta hornitzaileak euskoetan pagatuz, %5eko komisio gastua ordaintzen dute. Horietatik %3, elkarteen finantzamendurako erabilia da eta %2 Euskal Monetak euskoaren sistemaren funtzionamenduan dituen gastuetarako.

Xehetasunak : Mendi Esteban, mendi@euskalmoneta.org
Argazki batzuk eta filma bat

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.