62 elkarte %3en eskuratzailegai

Trois pour centEuskoa martxan jarri denetik, erabiltzaileek 341 elkarte desberdin izendatu dituzte aldatu diru kopuruaren %3ak eskuratzeko.
Elkarte batek dirua eskuratu ahal izateko, ondokoa da araua : 30 izendatze bederen ukan behar ditu, ematen zaion diru kopurua aski esanguratsua izateko. Hastapen batean, Onespen Batzordeak maiatzaren 31ko 7 izendatze baino gehiago ukan dituzten 62 elkarteak onetsi ditu. Elkarte horiei ekainaren 30eko epea ematen zaie 30 izendatze lortzeko eskas dituzten izendatzeak biltzeko. Beharrezko izendatze kopurua lortuko ez duen elkarte baten kasuan, haren izendatzaileari (euskoko erabiltzaileari) mezu elektroniko bat igorriko zaio onetsi 62 elkarteen artean beste elkarte bat izenda dezan, elkarteei eginen zaien lehen diru ematea uztaila hastapenean egin ahal izateko gisan. Bainan kasu, 62 elkarte horien artean, gehienentzat deus ez da oraino irabazia ! Euskoko kide ez bazara jadaneko egin, desmartxan sar zaitez eta zure lagunak sarraraz itzazu, %3 horiek ahal bezainbat elkartek eskuratzeko gisan!
5 hilabetez, 140.000 euro baino gehiago trukatu dituzte erabiltzaileek. Horrek erran nahi du heldu den uztailaren 1ean elkarte desberdinen artean 4.200 euroko diru zama banatuko dela.
Oroitu bestalde 100 euro aldatzen direlarik 100 eusko eskuratzen direla, hots eros ahalmenari dagokionez euskoko erabiltzaileak ez duela deus galtzen, eta gainera Euskal Monetak 3 eusko ematen dizkiola izendatu elkarteari.

Says beaucoup à notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.