73 komertsio eta elkarte jadanik eusko sarean sartu dira !

Euskoaren sarea, Iparralde guzian.

Euskoaren sarea, Iparralde guzian.

Jadanik 73 komertsio, enpresa, elkarte eta laborari, heldu den urtarrilaren 31an bultzatua izanen den euskoa onartuko duten zerbitzu emaileen sarean sartu dira. Eta beste 70ek Euskal Moneta kontaktatua dute sarea integratzeko.

Ostaler, harakin, okin, ile apaintzale, komertsio, farmazia, ingurumen edo euskararen sustatze elkarteak… 73 zerbitzu emaile horiek onetsiak izan dira joan den abenduaren 13an iragan den onespen komitearen kari, Hortan bildu dira professional eta laguntzaileak : aktibitate sektore desberdinak estaltzen dituzte, Iparralde guzian zabaltzen den sare batean, Senperetik Maule arte (hemen klikatu euskoaren lehen profesionalen aurkibidea ikusteko)

Hamarka profesional horiek hurrengo bi urtetan bi desafio betetzerat engaiatu dira :
– euskararentzat bat : euskarazko afitxaketa egin komertsioan edota produktuetan, edo 20 orduko euskara formakuntza profesional bat egin .
– bestea ingurumenarentzat : bertako hiru produktu proposatu, edo ez bada posible hondakinen berexketa plantan ezarri enpresan.

Hastapen batean elkarte edo enpresa batzuek pagaketaren parte bat baizik onartzen ahalko dute euskotan, eurotan berraldatzea saihesteko. Sarea handituz joanik, euskotan hornitzen ahalko direlarik, edo langileek soldataren parte bat euskotan onartuko dutelarik, gero ta eusko gehiago onartzen ahalko dituzte.

Azkenik, jakin behar da Euskal Monetaren tokiko taldeak sortu diren lekuetan dela sarea biziena, gure elkarteak enpresengana joaiterat. formatu dituen bizpahiru laguntzaileeri esker. Hala da Baionan, Hazparnen eta Senperen, Donapaleu eta Aldudek segitu beharko lukete, eta denetan euskoak laguntzaileak behar ditu, hilabetean zonbait oren, sarearen zabaltzeko. Izan partikularra, elkarte edo profesionala, ez duda eta gurekin harremanetan ezarri zure eskualdeko taldea laguntzeko !

Says beaucoup en notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.