Araudi & Label

Zoin diren AURKIBIDEan aipatu LABEL edo ARAUDIetaz, bakoitza berean, arduratzen diren egitarauen xedeak

  • Euskal baserrietan ekoiztu kontsumo produktoen laborantza moduak zaintzea
  • Urtaroko eta hurbiletik hornitutako produktuen aldeko mesedean egin komertsioa laguntzea
  • Sozio-ekonomiko eremuaren euskaratzeari lotzea eta hunen erdiespen ona frogatzea

 

 

AB eta/edo BIO (edozein produktu)100212_EU_Organic_Logo_IsoC
www.agencebio.org I www.agencebio.org/la-marque-ab
Bat eta/edo bertzea berdin berak, « eurofeuille » ferde europar izar xuriez apaindu logoarekin ere agertzen direnak.

 

 

AMAP amap-95b7a
www.reseau-amap.org
Baserritar laborantzaren begiratzeari lotu elkartea, baliatzailearen behar eta hurbileko ekoizkin urtesasoinekoen arteko lotura.

 

 

ARRAPITZ (elkargoa)photo_47T1
Iparralde barneko garapena azkartzeko ekintza egituratzaileak bilatzeari eta sustatzeari lotua, laborantzan eta baserriantzan obratuz ari diren dozena bat elkarte kidetuz.
arrapitz@wanadoo.fr

 

baieuskarariBAI EUSKARARI
www.baieuskarari.eus
Gaurko euskal gizarteak egunero bere urteanitzetako hizkuntza berreskura dezan xedeaz arduratzen den elkartea.

 

 

 

EARL edo GAEC 
Laborantza esplotazio helburuko elkargo edo sozietate batzuen izendapeneko hizki laburrak.

 

 

EUSKAL-HERRIA BIHOTZEAN image
www.paysbasqueaucoeur.com
Iparralde barneko komertzio, artisautza eta laborantzako bulegoa, aktibitate ekonomiko laguntzaren xedekoa.

 

 

 

Euskal Herriko baserritar ekoizleen elkartea (laborantzako edozer produktu)
www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr
Xedea : laborariak kolektiboki lagundu beren produktuen eraldatze etxekoi batetan, hauen eta Idoki araudiaren goratzeko kudeaketetan, merkaturaketan, elkartearen jakitatea egitasmo berrien faborean erabiliz ; ARRAPITZ kidegoan partzuer.

 

 

EZPELETAKO BIPERRA (lursaila bat)logo-aoc-pe1-300x3001
www.pimentdespelette.com
AOP, produktu araroa, guziez ezaguna, onetsia eta preziatua.

 

 

 

IDOKI (laborantzako edozer produktu)idoki
www.idoki.org
Idoki araudiak egiaztatu erabiltzaileak kidetzen ditu, ekoizpen leial, herritar, giza-maileko, baliatzaileetarik hurbil dagon emaitza bat segurtatuz.

 

 

IRULEGI (mahasti-eremu eta arnogintza)IROULEGUY05
AOC, izendapen fama handikoa nahiz eremu xumekoa, %80rainoko aldapaetako lur-zabaltzaetan berrogeita hamarbat mahastizainek hezia.

 

 

 

KINTOA (txerri-urde arraza)image
www.kintoa.fr
Herrialdeko urde arrazaren izendapena, modu ongi mugatuetan hazi eta eraldatuak.

 

 

 

OSSAU – IRATY (mendi eremu batetako ardi-esnea)logo-ossau-iraty
www.ossau-iraty.fr
AOP, Euskal-Herri eta Biarnoko mendi eremuetarik aterako ardi-esnearekin eginikako gasnaren bermea.