Arrakasta Euskoarentzat Alternatiban eta 17 zerbitzu emaile berri !

Photo Alternatiba 2Euskoak arrakasta handi bat ezagutu du pasa den Urriaren 6ean Igandearekin, Alternatiben Herrixkan.
Hain zuzen ere, eragina oso handia izan da okasio honetarako irekitako Euskal Monetaren aldagunean. 176 arpidetza bildu ditugu eta 12 921 euro euskotara aldatuak izan dira. Marka bat euskoaren hastetik pasaden Urtarrilean.
Guzti honeri gehitu behar zaio bisitante hanitzek erakutsi duten interesa, egunean egon ziren bi mintzaldietan.

17 zerbitzu emaile berri
Gainera, Euskal Monetaren Onespen Batzordeak biharamunean elkartu da, Urtarrilaren 7an astelehenean, 17 zerbitzu emaile onesteko, horren esker, gaur egun euskoaren sarean guztira 483 zerbitzu emaile eta elkarte aurkitzen ahal dira.
Ez dudatu euskoan parte hartzen duten eta jokoa jolasten duten komertzio, enpresa edo elkarte horiek ezagutzera joatea.
Euroaren ordez gero eta gehio euskoa erabiltzean, tokiko lanbideak, euskara, eta ingurumenaren efektuak gehiago zabaltzen dira, eta aldi berean hautatutako elkarteak laguntzen ditugu !

Ona hemen zerbitzu emaile berrien zerrenda:

Ahaxe
Xumilenia – Baratzezain Biologikoa

Ahurti, Baiona, Miarritze, Hazparne
Elevage Bacardatz – Egazti abeltzaintza, aragi biologikoa– Baiona, Miarritze, Hazparne
Ahurtiko merkatuan ostiralan, Baionako merkatuan larrunbatean, Miarritzeko eta Hazparneko Amap-etan.

Arbona
Venier Hélèle – Naturopatia–osasun hezitzailea

Armendaritze
GAEK Xotildeia – Baratzezain

Azkaine
Joana Irigaray – Idazle publikoa

Baigorri
Baigorriko Ikastola – Lehen mailako eskola

Baiona
Pizza Gino – Pizza eta edarien salmenta
Arnaud SARL–Ostatua – krepetegi
Le Ttiap – Ostalaritza fitea
SARL Txiri Boga – Ostatua
Kixkil Ostatua – Ostatua

Donibane Garazi
U.S Nafarroa – Rugbi elkartea

Itsasu
GAEK Iriquin – Ardi, esnekia, behi, euskal aragia, gereziak

Lehunze
Oroitzapena.com –Hilobien berritzea, zaintzea eta loratzea

Miarritze
EKI – Liburuak – Musika– Pilota – Eskulanak

Sara
Baketu – Bar, Ostalaritza, Ogia

Ustaritze
Lapurtarren Biltzarra – Euskal kulturaren sustantzea

Says beaucoup dans notre monde est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.