Aurkitegia eguneratua eta 67 zerbitzu-emaile berri hilabete bakarrean !

euskal_moneta102Uztailak marka berribat hautsi du euskoari dagokionez, 67 komertzio, enpresa eta elkartek bat egin baitute sarerarekin hilabete bakarrean. 460 zerbitzu-emaileen aurkitegia eguneratu eta Interneten ezarri dugu. Bertan atzemanen dituzu zure etxe ondoan euskoa onartzen duten enpresa, saltegi eta elkarteak, lurraldeka eta kategoria profesionalaren arabera sailkatuak, hemen klik eginez.

Lurralde mailan aipa dezakegu Eztigar sagarnoa eta Arretxea arnoa, sarean sartu direla, edo Larzabal LSO banatzailea, Landibarreko Biolangerie des Moulins okindegia, ELB laborari sindikatua, eta abar.

Herri eta hirietako berritasunen artean, Idoki sor-markako etxalde ekoizpen berri batzuk euskotan paga daitezke orain (euskal xerria, oilaskoa, behi gasna, ardi gasna…) merkatuetan edo etxaldeetan, baina baita kafea edo jatetxea ere Angelun, harakina edo beste 9 ostatu jatetxe Baionan, ogia Baigorrin, bio erosketak Donibane Lohizunen, krepak eta betaurrekoak Donibane Garazin, Biarritzen e.a.

Hemen deskarga dezakezue uztailean baimena eskuratu duten zerbitzu-emaileen zerrenda, eta azken kapituluak huts egin badituzue, hemen deskarga ditzakezue ere ekain eta maiatzeko zerrendak !

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.