Aurreztu Eusko eskaintzekin !

Photo Hamalaua 2Eusko eskaintzak, erabiltzaileek aurrezkiak egiteko eta komertzioak ezagutarazteko sistema berri bat da.

2500 erabiltzaile baino gehiago eta kasik 500 komertzio, enpresa eta elkarte Euskal Monetaren parte direnen artean trukaketa erresteko, Euskal Monetaren gidaritza batzordeak ateratzen du « Eusko Eskaintzak » deitutako sistema.
2012-2016.euskalmoneta.org gunean, orrialde bat izanen da proposatuko dituzuen eskaintzak elkartzeko eta hedatzeko, denborarekin berritu eta aberastuko direnak.
Adibide batzuk ?

– Hazparnen, Hamalau esnekitegian, opari kutxetan deskontuak
– 3 haragi xerra Euskoekin erosita, laugarrena dohainik Halty harategian Baionako merkatuan.
– Plater eta deserta bat erosita, “Punch planteur” aperitifa dohainik, Karrikarte ostatuan, Angelun.
– 5 Eusko deskontua Tartasenia etxean Garazin, edo erabiltzaile ez direnei Eusko atxikimendua opari.
– %15eko deskontua Lasai Bazar eta Au Pied de la Cathédrale saltegietan, Baionan.
– Ostren irekiatzea dohainik Euskoak erabiliz Maité arrandegian Baionako merkatuan Eguberriz eta Urtatsez.
– Etab.

Parte hartzeko, sarearen diren enpresa eta komertzioek ondokoa egin behar dute :

1. Iragarkia idatzi oso sinpleki, eta euskaraz posible baldin bada.
2. Euskal Moneta deitu edo mail bat bidali, zerbitzu emaile zenbakia emanez.
3. Argazki bat gehitu nahi izanez gero.

Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.