Baionak, aho batez, Euskora kidetzea erabaki du!

2f7a4d7cf5

Baionako herriko etxeak, aho batez bozkatu du atzo gaueko herriko kontseiluan Euskora kidetzea. Horrekin batera, Euskal Monetako Kolegioen Batzordea integratzearen alde egin du Uztaritze, Hendaia eta Lekorne herriekin batera Lekuko Elkargoen ordezkaria bilkatuz.

Jean-René Etchegaray auzapezak du erabaki hori aurkeztu. “Euskoa Euskal Herriko ekonomia birtokiratzeko eta dinamizatzeko tresna bat da ere, tokiko erosahalmenaren zati bat tokiko zerbitzu eta komertzioetara, tokiko ekoizleetara eta lurraldeko elkarteetara  birbidaltzen duena. “Euskal Herriko barnealdea eta kostaldearen arteko elkartasuna garatzen du ere sortzen dituen harreman komertzialei esker“, azpimarratu du.

Jarraitu irakurtzen

Bi Harriz Lau Xori Festibala : zuen txartelak euskotan ordaindu!

Euskal sorkuntza garaikidea goraipatzen duen Bi Harriz Lau Xori festibala martxoaren 15etik 20ra arte iraganen da Biarritzen. Musika, antzerkia, dantza, zinea, publiko gaztea, olerkia eta hitzaldiak aldizkatuz joanen dira bost eguneko egitarau aberatsean. Eta, bistan dena, Elkar saltegian, edo ikuskizun aretoan berean, ikuskizunetarako salgai diren txartelak euskoekin ordaintzen ahal dituzue!

Jarraitu irakurtzen

Lehen Eusko marexalak, Ahurtin dira!

Urte hasiera honetan Ahurtiko marexal klinika eusko sarean sartu da. Bost marexal eta bost laguntzaile dihardute klinika horretan eta, mota ezberdinetako animalientzat artak proposatzen dituzte. Eusko erabiltzaile partikularrek edo laborariak bezalako profesionalek, beraien etxeko animaliak edota baserriko ardi, behi edo zaldien artak Euskoekin ordaintzen ahalko dituzte!