Euskoa Baionako Eguberriko merkatu justu eta solidarioan

affiche-corrigeePelletier karrikan atsemango gaituzue Abenduaren 17 eta 18an, larunbat eta igandez, Baionako Eguberriko solidario eta bidezko merkatua kari.
Merkatu alternatibo horrek Euskal Herri osoko nekazari, artisau eta sortzaileak biltzen ditu.

Eguberri hurbiltzen zaigula eta, opariak aktiboki bilatzeak kontsumo gainkostu bat sortzen du. Merkatu alternatibo horrek Eguberriko beste ikusmolde bat erakusten digu, etikoa, elkartasunean oinarritua eta ekologikoa!
Horren kari, gure erakusmahaian euskokidetzea eguneratzen ahalko duzue 2017. urterako eta Eusko numerikoa abiatzear denez zuen online kondua prestatzen ahalko duzue.

Beraz asteburu huntan, denak Baionara, Pelletier karrikan!

 

Eusko-rekin tratu onak egin eguberriko!

image1Gure web gunean, «eguberriko eskaintza bereziak» atzematen ahalko dituzue ! Eguberriko oparientzat Eusko komertsanteek, izugarrizko prezio apaltzeak eskaintzen dizkizuete.

Liburutegiak, jantzi dendak, bitxi dendak, txokolatetegiak, zuen nahi edo gogoa asetzeko zernahi eskaintza aurkitzeko aukera izango duzue!

Beraz ez itxoin gehiago eta plan onen ezagutzera joan, balio dute abendu osorako!

Marie-Monique Robin-en filma berriaren aitzin agerraldia Baionan, Atalante-en Azaroaren 23, asteazkena 20:30etan!

Sacrée Croissance-en geroztik, Marie-Monique Robin-ek bere dokumental berria aurkeztuko du:

qu%20est%20ce%20qu%20on%20attend%20affiche

Ungersheim-eko udalak, 2009an, « 21 actions pour le 21ème siècle » deituriko demokrazia partehartzaile programa bat bultzatu du. Programa honek, eguneroko bizitzako aspektu guziak biltzen ditu: elikadura, energia, garraioak, etxebizitza, dirua, lana eta eskola.

« Autonomia » da programa horren hitz nagusia. Elikaduraren ekoizpena birkokatu, neurritasun energetikoa sustatu, energia berriztagarriak hedatu eta bertako ekonomia lagundu, Radis, bertako moneta osagarriaren bidez, hauek dira programa honen helburuak.

2005etik, herriko etxeak 120 000 euro aurreztu ditu funtzionamendu gastuetan eta bere berotegi efektuko gasen isurketak urtean 600 tonaz ttipitu ditu. Ehun bat lan postu sortu ditu eta tokiko zergak ez ditu emendatu. Beraz, zer igurikatzen dugu?

Euskal Moneta eta Bizi-k, gonbidatutako elkarte batzuekin (Txirrind’Ola, Lurzaindia…), antolatu emanaldia.

Marie-Monique Robin egilearen bertan izanen da.

19:30etatik goiti janari mahaia!

Emanaldiaren ondotik eztabaida izango da, zatozte trumilka!

Beste emanaldi batzuk antolatuak izango dira Kanboko Aiglon zinegelan Abenduaren 1ean, Saint Louis gunean Donapaleun Abenduaren 8an, Mauleko Maule Baitha-n Abenduaren 9an eta Hendaiako Les Variétés zinegelan Abenduaren 12an.

 

Lurraman aurkituko gaituzue !

lurramaEuskal Monetaren erakusmahaian aurkituko gaituzue, Azaroaren 4etik 6a arte, goizeko 10:00etatik Gauerdi arte !

Eusko kide bilakatzen ahalko zarete, eurotik euskora aldatu eta lehen aldikotz euskoak zuen bankuko txartelarekin erretiratzen ahalko dituzue (Eusko erakusmahainan 7:00ak arte eta info tokian gauerdi arte) !
Larunbat eta igandez, animazio, sorpresa eta joko ezberdinak izango dira haurrentzat.

Zatozte kopuru handian !