Zure eusko aurkitegia deskargatu!

Aurkitegi berria, oraindanik deskargatu dezakezu gure web orrialdetik (paperezko bertsioa imprimitzea goaitatu gabe!):

Ipar Lapurdi aurkitegia (Angelu, Baiona, Biarritz eta Bidarte) iraila hasieran eskuratzen ahalko duzue.

Eusko Besta ekainaren 18an Baionan!

11etatik goiti

Eusko aperitifa Amaren Alabak taldearekin. Merkatu inguruko Eusko ostatuetan kantuz!

Gauean Eusko poteoa

19:00etatik 21:30ak arte : ohiko eusko poteoaz gozatzeko aukera izango da, baina, oraingo honetan, musika izango dugu lagun!
Euskal musikak doinu berebere eta bretoiekin nahasten dituen Bizkaiako (Trapagaran hain zuzen ere) Südürüzkhi eta Farandü Leiroak txarangak Baiona ttipiko karrikak inarrosiko ditu(ikus ostatuen zerrenda afitxan). Ondotik, musikari jarraituz, Zizpa Gaztetxera.
22ak : Zizpa Gaztetxean Madda eta Wats musikarien kontzertua eta pintxoak.

Zatozte denak “EUSKOekin” egun goxo eta alaitu honetaz gozatzera!

Eusko poteo