Duela 35, Euskal Herriko laborantza lurrak babesteko elgarretaratzeak du animatzen Lurzaindia, GFAM Lurra lehen.Gaur egun, eskuratze bi proiektu gauzatzen ari dira hiru gazteen instalatzea eta lana segurtatzen dituztenak.
Egilearen artxiboa: Euskal Moneta
Euskal Monetaren Biltzar Nagusia 2016ko apirilaren 23an larunbatarekin
ZATOZTE PARTE HARTZERAT !
Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusia apirilaren 23an larunbatarekin iraganen da, Uztaritzeko Lapurdi gelan, 9tik 12ak arte.
8:30etatik goiti, kafe-harrera eta ber-kidetzeko aukera
Euskozale eta kide guziak gomitatuak dira Euskoaren Biltzar Nagusian parte hartzerat !
9:00 : 2015 urteko konduak eta bilan morala eta 2016ko lan saiak aurkeztuak izanen dira :
- Eusko numerikoa : Frantziako banku / ACPR-ekiko dozierra eta eusko konduen eta ordainketa txartelaren abiatzea
- Euskoa eta lekuko elkargoak : nor, nola, zertarako?
- Euskal Herriko kexa solidarioa : baliabide berri bat eusko bat doble konda dezan
Ondotik, Euskoaren hiru urteak elkarrekin ospatuko ditugu giro alaian : aperitifa, janari-mahaia eta mutxikoak !
Euskoz hornitu Baionan
Helbide berri bat bulego hornidurak euskoz ordaindu nahi dituzten norbanako eta enpresentzat: bulego-hornikuntzan 1972tik aditua den Collectivité Service-k profesional eta norbanakoei zuzendu Calipage saltegia estreinatuko du.
Ate irekitze eguna otsailaren 3an (asteazkena). Zatozte Calipage saltegia eta Collectivité Service-ko showroom berria deskubritzera Maréchal-Juin etorbidera, 16. zenbakira (Saint-Frédéric-en).
Xehetasun gehiago : www.collectivite-service.com
05 59 55 16 86
Herrikoa, egun batzu baizik ez dira gelditzen irabazteko !
Urte hastapen huntan, urtarrilaren 31 aintzin 1.3 milioi euro biltzeko
xedea duen kanpaina handiaren azken urratsa eman du.
Kapital emendatze honen bidez Herrikoak Euskal Herriko lantegien alde duen ekimena azkartzen ahalko du eta horrela hanbait lanposturen sorrera edo mantentzean parte hartuko du.
Herrikoa 1980an sortua izan den elkartasunezko tokiko kapital-inbestizamenduaren aintzindaria da Frantzian. Gaur egun, Euskal Herriko enpresa ttiki eta ertainen lehen kapital partaidea da, eta Euskal Monetaren sustengaitzailea hastapenetik.
Gaur den egunean, 1.1 milioi € bilduak izan dira. Bidearen zati handiena egina izan da eta soilik 200 000€ falta dira finkatuko helburua gainditzeko. Bai Herrikoak baita ere Euskoak, Euskal Herriaren kalitatezko garapen baten alde lan egiten dute, eta biak Eusko-Herrikoa kapitalaren kide baitira (+ lien), Herrikoaren kanpaina honi parte hartzea deitzen ditu bere kideak Euskal Monetak !