12 zerbitzu emaile berri

Logo Eusko 3Irailaren 9an, astelehenarekin, Euskal Monetaren onespen batzordeak 12 zerbitzu emaile berri onartu ditu.
Zoazte ikustera euskoan parte hartzen duten lantegi, komertsio eta artisau berri horiek.
Gogoan atxik euroen ordez euskoak zenbat eta gehiago erabiliz, hainbat eta handiagoa dela Euskoaren eragina euskararen, bertako lanpostuen eta ingurumenaren mailan. Gainera, sustengatu duzuen elkartea diruz laguntzen duzue !

Zerbitzu emaile berrien zerrenda :

Manu Services – Iturgintza-Berogailu-Komunontzi – Angelu

GAEC Arraioa – Ardi gasna – Ahate gizena eta kontserba saltzea – Ganbara alkilatzea – Azkaine

Maison Uhaldea – Ardi gasna – Txarkuteria – Idoki – Banka

Musika Eztitxu – Ile apaingitza bizilekuan – Modelazioa – Reflexologia – Uztaritze – Baiona

Bordatto – Bio Sagarno ekoizlea, sagar jusa eta arno – Jaxu

La Gaita – Ostatu-Jatetxe-Pizza – Lekorne

Grain de soleil – Bio Elikadura – Ileapaintzailea – Baiona

Oratzetik Hari – Joste iniziazio – Merzeria – Konponketa – Heleta

Café La Chayote – Bio Jatetxea bertan edo hartzekoa – Baiona

Francis Larrea – Bio barazki eta fruituak – Lekorne

Coiffure Carole – Ile apaingintza haur ta gizonentzat, saloinan edo etxe bizitzan – Sara

JFB Lagunak – Black & Basque festibalaren antolatzaileak – Baiona

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.

Maitaldia euskotan

btz-cultureBiarritz Culturek Le Temps d’Aimer-Maitaldia festibalaren kari antolatzen dituen dantza ikuskizunak euskotan ordaintzen ahal dira Gare du Midin den festibalaren harreran edo aurresalmentan Baionako Elkar dendan. Informazio guzia : Maitaldia .
Gogoan atxik euskoaren erabiltzaile gisa, euskoak zenbat eta gehiago erabiliz, hainbat eta handiagoa dela Euskoaren eragina euskararen, bertako lanpostuen eta ingurumenaren mailan.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.

Aurkitegia eguneratua eta 67 zerbitzu-emaile berri hilabete bakarrean !

euskal_moneta102Uztailak marka berribat hautsi du euskoari dagokionez, 67 komertzio, enpresa eta elkartek bat egin baitute sarerarekin hilabete bakarrean. 460 zerbitzu-emaileen aurkitegia eguneratu eta Interneten ezarri dugu. Bertan atzemanen dituzu zure etxe ondoan euskoa onartzen duten enpresa, saltegi eta elkarteak, lurraldeka eta kategoria profesionalaren arabera sailkatuak, hemen klik eginez.

Lurralde mailan aipa dezakegu Eztigar sagarnoa eta Arretxea arnoa, sarean sartu direla, edo Larzabal LSO banatzailea, Landibarreko Biolangerie des Moulins okindegia, ELB laborari sindikatua, eta abar.

Herri eta hirietako berritasunen artean, Idoki sor-markako etxalde ekoizpen berri batzuk euskotan paga daitezke orain (euskal xerria, oilaskoa, behi gasna, ardi gasna…) merkatuetan edo etxaldeetan, baina baita kafea edo jatetxea ere Angelun, harakina edo beste 9 ostatu jatetxe Baionan, ogia Baigorrin, bio erosketak Donibane Lohizunen, krepak eta betaurrekoak Donibane Garazin, Biarritzen e.a.

Hemen deskarga dezakezue uztailean baimena eskuratu duten zerbitzu-emaileen zerrenda, eta azken kapituluak huts egin badituzue, hemen deskarga ditzakezue ere ekain eta maiatzeko zerrendak !

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Baionako bestetan ere, euskoa denen esku !

Patxoki 230 ostatu eta jatetxe, laborari platerak, eta ezohizko aldagune bat Patxokin : Baionako bestak aukera on bat izanen dira zure euskoen erabiltzeko eta zure lagunak kidearazteko!

Besten denboran Pyrénées ostatuak ezingo du aldagune jarduera bete, horregatik ezohizko aldagune eta kidetza gune bat Patxokin antolatua izanen da, Tonneliers karrikan, Pannecau karrikaren ondoan. Aldagune hori asteazkenetik larunbatera eguerditik arratseko 8-etara eta igandean eguerditik arratseko 6-etara idekia izango da.
Espainako karrikako Fandango ostatuak eta Uztaritzeko bideruntz den biribilguneko Lafitte baratze saltegiak aldagune jarduera segituko dute besten denboran.

Baionan euskoa onartzen duten 30 ostatu jatetxeen zerrenda ikusteko, la Brasserie des Arènes bezala, Légion Tchèque etorbidean, hemen klik ezazu, eta jakin ezazu ere Euskal Monetaren kide den ELB laborari sindikatak Euskoak onartuko ditu Chao-Pelletier kaian laborari platerak proposatuko dituen salmahainan goizeko 11-etatik arratseko 11-ak arte.

Besta denboran ere Euskoa denen esku !

Besta on !!

Says beaucoup dans notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici en les bois.