Euskoa Garapen iraunkorreko astean

semaine_developpement_durable2013_01Euskoa ekonomiaren bertokiratze xede bat izaiteaz gain, praktika ekologiko, sozial eta elkarkideagoei buruzko tresna bat da ere, enpresa, komertzio eta elkarteetan. Horretarako du Euskoak apirilaren 1etik 7ra iraganen den Garapen iraunkorreko astean parte hartzen. Euskal Herriko moneta osagarria ezagutzen ahalko da Euskal Monetaren txosnan, Garapen iraukorreko Herrixkan, apirilaren 6ean, larunbatarekin.
Euskararen sustapen tresna bat izanik ere, Euskoa hor zegoen 18. Korrikaren heltze bestan Baionan, martxoaren 24ean. Gertakariak jendetza eta Euskoaren erabiltzaileak erakarri ditu, Berria egunkariaren bulegoetan Euskal Monetak aldagune berezi bat antolatu baitzuen.
Hirian zehar “Euskoa denen esku !” leloa irakur zitekeen, eta hala izan zela egiaztatu ahal izan dugu : Eusko anitz ibili da AEK lasterketaren antolatzailearen txosnetan, baita Baionako saltegi eta ostatuetan !

Komertzio eta enpresak, zuen burua ezagutaraz ezazue !
Azkenik, kasu, aste bat baizik ez da enpresa eta elkarte berrien onespen eskaerak aztertuko dituen onespen batzordearen bilkura arte, apirilaren 8an, astelehenarekin ! Interesatuak diren pertsonek aitzin izen-emaite galdetegia bete bezate, eskaera txostena betetzen lagunt ditzagun !
Milesker eta ikus arte !

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.

9. Neska Korrika … euskotan !

FLYER_2013_RECTO(version française plus bas)
Apirilaren 7an, 9. aldikotz iraganen da Neska Korrika nesken lasterketa.
Izen emaitea 6,50 € da apirilaren 6a arte eta 8,50 € egunean berean, parte hartzaile bakoitz Integrazio Batzordearen alde 3 euro eta Baionako ospitaleko zerbitzu onkologikoaren alde 1€ izanen dira.
Haurren urratsa : 1€ (burasoen baimenarekin)
Oinezko ibilaldia : 4 € (1968 aitzin sortu emazteentzat soilik)
Aitzinetik izena eman daiteke Plazan ostatuan, EUSKOtan ordainduz (bistan dena !) edo PBOren webgunean.
Egitaraua :
– 8:30tik goiti izen emaitea
– 9:45 oinezkoen ibilaldiaren abiatzea
– 10:15 : beroketa kolektiboa
– 10:30 Neska korrika
– 12:30 : Sari banaketa, poteoa, mutxikoak, etab …

Azkaingo ikastolak taloak salduko ditu.
Egunean zehar euskal monetan izena eman eta euroak euskotan truka daitezke Plazan ostatuan.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Heldu den igandean, Korrika kari, euskoak besterik ez !

Denen eskuHeldu den igandean, Korrika Baionara helduko da, AEK-k ogitarteko eta edarien erosteko salduko dituen txartelak osoki euskoetan pagatzen ahalko dira ! Bizkarrekoak ere euskoen truke eskuratuko dira, eta euskoaren sarean diren usaiako hamar bat ostatu eta jatetxeek ere euskoak onartuko dituzte (zerrenda ikusteko, klika hemen). Euskararen sostengatzeko, denek euskoa erabil dezagun !
Bestalde, harpidetze eta aldagune bulego handi bat antolatuko dugu Paul-Bert plazan (Saint-André deitu ohi dena) Berria egunkariaren egoitzan. Egun hortan hegoaldeko jende anitz espero dugu, beraz, Korrikara jin gogo baduzue, euroak euskoetan alda itzazue igandea aitzin ! Jakin dezazuen, Korrika egunean, Pyrénées ostatua biziki hartua izanki ez da aldagunea izaiten ahalko, baina Espainiako karrikako Fandango ostatua zabalik izanen da. Gainera, hiru aldagune berri ireki dira, bi Angelun (Biocoop Parme eta La Coccinelle) eta Plazan ostatua Azkainen. Helbide guzientzat, klika hemen : aurkitegia

Eta ez ahantz : AEK edo gau eskolak sustengatu nahi dituzue ?
Orain duzue ere memento ona euskoari harpidetzeko edo zuen hurbilekoen harpidearazteko, sarean 2012-2016.euskalmoneta.org edo zuzenean aldagune batean. Izen ematean, elkarte bati babesa emanen diozue, eta euroak euskoetan aldatuko dituzuen aldi oro, Euskal Monetak, aldatu duzuen dirutzaren %3a elkarte horri helaraziko dio.

Euskoa denen esku !

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici dans les bois.

Euskoa eta euskara

Le Four à bois, à Bayonne, a dès le lancement de l’eusko relevé le défi de l’affichage bilingue !

Le Four à bois, à Bayonne, a dès le lancement de l’eusko relevé le défi de l’affichage bilingue !

Lurralde bat bere kulturaren bidez ezagutua denez, eta kultura bat bere hizkuntzaren bidez, Euskal Herriari lotuak direnak euskararen defentsa gogotik sustengatzen dute, badituzten moduen bidez ! Gaur egun sarean sartu diren 261 zerbitzu emaileen – enpresa, saltegi eta elkarteen – kasua da. Izatez, desafio bat betetzea engaiatzen dira, izan dadin kartelak jarriz, edo euskarazko guttienezko harrera bat segurtatuz, eta aldi guziz Euskal Moneta eta bere kideak diren AEK eta Bai Euskarari-ren sustengoarenkin.
74 zerbitzu emaileek jadanik frantsesezko hartelak itzuli dituzte, eta 136-ek desafio hori burutzeko erabakia hartu dute 2013 edo 2014-ean, Euskal Monetaren sustengoarekin. Bi urteren buruan, gaur egungo 261 zerbitzu emaileen Jarraitu irakurtzen