Bakarrik hilabete baten ondotik : jadanik 1200 erabiltzaile eta 261 enpresa !

euskal_moneta103Gaur egun, 1200 erabiltzaile baino gehiagok haien erosketak euskoz egiten dituzte ! Hauek aldatu dituzten euskoak hemendik goiti sarean diren 261 enpresa, komertsio eta elkarteen artean zirkulazioan dira.
Eusko bakotxak Iparraldeko garapenari lotua den erosteko poderea sortzen du. Sarearen aktoreen Jarraitu irakurtzen

Euskoari buruzko prentsa artikuluak

KazetaPrentsak begitarte ona egin dio euskoari !
Berriak xehetasun guztiekin, erreportaia batekin eta bideo batekin, Kazetainfo, Argia eta Gara.

Says beaucoup dans notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.

Sekulako bultzada !

Les statuts d'Euskal Moneta ont été adoptés à l'unanimité des plus de 100 participants à l'AG fondatrice ce 26 janvier à Ustaritz. Photo Photomobile, www.photo-mobile.com

Les statuts d’Euskal Moneta ont été adoptés à l’unanimité des plus de 100 participants à l’AG fondatrice ce 26 janvier à Ustaritz. Photo Photomobile, www.photo-mobile.com

Laborantxa Ganbara, Seaska, Euskal Irratiak, Hemen, Aima, Bizi, Arrapitz eta Euskal Herriko Inter-Amap –ek ofizializatu dute larunbatean, urtarrilaren 26an, eusko-ari beren sustengua, Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusian. Bertan elkartearen estatutu berriak onartuak izan dira, bozkazale guztien adostasunarekin. Erakunde haundi eta ezagun horiek Euskal Monetaren Kolegio-en Komitean sartu dira. Instantzia horren ardura da Euskoak atxik dezan leialtasuna euskararen sustenguari, ingurumenaren, laborantza herrikoi eta iraunkorraren, tokiko garapenaren eta aintzinapen sozialaren defentsari.

112 pertsonek parte hartu dute Biltzar Nagusi honetan. Bertan elkarteak lortu ditu Kolegioz osaturiko Estatutu batzu, non Euskal Monetaren sistemaren aktore ezberdinak ordezkatuak diren : Oinarrizko Baloreen kolegioaz gain, Erabiltzaileen Kolegioa (1), Zerbitzu eskaintzaileen Kolegioa (eusko-tan ordaindua izaitea onartzen duten enpresa edo elkarteetaz osatua) (2), Kide Aktiboen Kolegioa, %3en onura ukanen duten elkarteen eta Tokiko Elkargoen Kolegioen sortzea… jakinez azken bi hauek datozen hilabeteetan gauzatuko direla.

« Bizi luzea Eusko-arentzat! », desiratu dut Etcheto Jaunak, Garapen Kontseiluko Lehendakariak. Biltzar Nagusi honetarat etorri da erraiterat Iparraldeko jendarte zibila ordezkatzen duen Instituzio horren Zuzendaritza Batzordeak bozkazale guzien adostasunarekin Euskal Moneta-ren kide bilakatzearen printzipioaren alde bozkatu duela, Kolegioen Komite-ko kide izaiteko, Herrikoa eta berdin laster Iparraldeko beste instituzio Jarraitu irakurtzen

Huna Euskoa !

Photo Eusko 2Horra, 5 eusko txartel presentatuak izan dira asteart huntan (urtarrilaren 15an) Baionako Halles-etan iragan den prentsaurrekoan !
Txartel horiek, Bob Edme-k egindako argazkiak Ramuntxo Partarrieu-ren maketaren gainean, urririk, errepresentatzen dituzte alde batean leku enblematikoak, eta bestean iparraldeko aktibitate ekonomiko eta kulturalak.
Euskoek bost seguritate sistema dituzte :
− filigrano bat
− urreztadura berotua
− puntzoi edo zigiluak (itsuek erabil ditzaketenak txartelen identifikatzeko)
− fotokopien kontrako tinda fluorezentea
− eta bosgarren sistema bat, diskretuagoa, segeretua egonen dena !

Hitzordua larunbatean Laborantxa Ganbaran
1,2,5,10 eta 20 eusko txartelak aitzin agerraldian aldatuak izanen dira euroen kontra Laborantxa Ganbararen urte betetzetan, urtarrilaren 19an Ainiza Monjolosen 9taik atsaldeko 2ak arte.
Euskoen erabilpen orokorraren Jarraitu irakurtzen