Euskoen aholkulari formakuntza

“Euskoen aholkulari” formakuntza bat antolatua da azaroaren 3an larunbatez Baionan, MRA Fundazioan, atsaldeko 2ak30tan.
Bi oren eterdi irauteko pentsatua, euskoari buruz beren jakitatea sakondu nahi duten guzieri zabaldua da, tokiko monetaren aholkulari bilakatzeko.
Euskal moneta, ekologikoa eta solidarioa sustatu nahi duteneri formakuntzan erakutsia izanen da nola euskoa presentatu bilkuretan, txosnetan edo sinpleki beren ingurukoekin.
Usuenik pausatuak diren galdereri erantzunak ekarriak Jarraitu irakurtzen

Oldar berri bat !

Koordinaketa biltzar orokorrak 40 lagunez gain bildu ditu joan den ostegunean, irailaren 27an Baionan. Ingurumen desberdinetarik etorririk, 6 lan taldetan antolatu dira. Heldu den astetik goiti elkartzen hasiko dira astero hastapen batean, urtarrilaren 1eko Euskoaren bultzaketa erreutsitzeko (hor klik egin Sud-Ouest-en artikulua irakurtzeko, eta han klik egin France 3 Euskal Herri-ko erreportje bat ikusteko)

Zerbitzu emailekilako harremana (1.taldea), Erabiltzaile eta elkartekilako harremana (2.taldea) , Azpiegitura eta logistika (3.taldea), Finantzak eta ahalak (4.taldea), Informatika (5.taldea) eta Itzulpen taldea (6garrena) : Elkartu nahi bagaituzu eta talde horietako batean parte hartu, treina martxan har dezakezu, denen neurrian izan zaitezen heineratze bat eginen dugu. Aski duzu info[at]euskalmoneta.org helbiderat idaztea, edo deitzea 06.32.38.23.19ra. Bilkuren egutegiak ikusgai dira webgunean, eskuineko zutabean (itzulpen taldearentzat salbu, hauek e-mailen bidez baizik komunikatuko dutelako).

Bukatzeko, tokiko monetaren sorkuntza eraman duen elkartea, AMBES, bilakatu da Euskal Moneta elkartea – Monnaie locale du Pays Basque.
Milesker ostegunean elkartu gaituzten guzieri, euskara eta garapen sozial eta ekologiko baten sustatze tresna berri horren sortzeko !

Milesker eta laster arte !

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici en les bois.

Euskoaren sorkuntzan parte hartu ! Mementoa da !

Eusko, tokiko moneta osagai eta solidarioaren prestaketa segitu duzu.

Egun, urte batez eztabaidak, ikerketa bidaiak eta bilkura publikoak eginik, Funzionamendu legeak eta Araudi nagusiak prest dira (eskuin zutabean « Nola ibiltzen da » klik eman).

6 hilabeteko epe erabakigarria hasten da orain, 2012ko irailetik 2013ko otsailera. Epe hortan borondate guzien beharra dugu euskoaren bultzaketa eta bere lehen pausoak erreutsitzeko, heldu den urtarrilaren 1ean.

Gaitasun guziak ongi etorriak dira, sinpleenetarik zorrotzenetara, eta agenda guzientzat !

Militante hasiberri edo esperientziadunak, enpresaburu, kontu egile, maketista, grafista ; informatikazale, komunikazioan edo formakuntzan berezituak… laguntzaileen beharra dugu, izan ere hilabetean zonbait orenez :

– Auzo edota herrian enpresen xeka joaiteko
– Hurrengo erabiltzaileengan sensibilizazio kanpaina eramaiteko
– Dirulaguntza dozierren muntatzeko eta beste finantzabideak atxemaiteko
– Informatika kudeatzeko
– Dokumentuak euskararat itzultzeko
– Txartelen inpresioa eta segurtatzea segitzeko
– Txartelen zirkulazio logistika eta aldaguneen sarea plantan ezartzeko

Sartzean sortuak izanen diren 5 lan taldeetan bakotxak bere lekua atxeman dezake. Taldeak ezagutzeko, hemen klik egin.

Lan talde guzien koordinaketa biltzarra irailaren 27an iraganen da ostegunez, aratseko 7tan Baionan (MRA Fundazioa, 20, Cordeliers karrika).

6 hilabetez gure laguntzeko prest bazira, kontakta gaitzazu irailaren 15a aitzin, edo zuzenki izena eman hemen klik eginez :

Milesker mezua zure inguruan zabaltzea !

Gehiago jakiteko : info[at]euskalmoneta.org edo 06 32 38 23 19

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.

Euskoaren sormenean parte hartu !

Ekainaren 16an, larunbatez, AMBES elkarteko gidoi taldea elkartuko da Euskoaren funzionamenduari buruzko erabaki definitiboak arrestatzeko, eta urtarrilaren leheneko bultzaketa prestatzeko :
– sarearen egitura
– komertsioak sarean sar diten baldintzak
– txartelen itxuraren Jarraitu irakurtzen