Tokiko moneta EUSKO deituko da !

Euskal herriko kasik 2000 herritarek bozkatu dute beren monetaren izenaren hautatzeko

Euskal monetaren izena atxemaiteko eramana den herritar kontsulta biziki arrakastatsua izan da. Igande huntan amaitu da, Herri Urratsen iragan den azken bozketan, izen irabazlea jakinarazia izan delarik. Heldu den urtarrilaren lehenean bultzatua izanen den moneta Eusko deituko da.
1886 herritarrek bozkatu dute izenaren hautatzeko (horietan 759-k Internetez 2012-2016.euskalmoneta.org webgunean). Huna 7 izenek lortutako bozkak :

Sos 220 bozka
Esku 217 bozka
Libera 191 bozka
Eusko 471 bozka
Piku 254 bozka
Bihi 85 bozka
Ttantto 448 bozka

Parte hartze horrek erakusten du bertako moneta proiektuak benetazko interesa sortu duela ipar Euskal Herriko biztanleengan. Hurrengo informazio bilkura publikoak iraganen dira : Donapaleun maiatzaren 16an aratseko 8ak30tan Herriko etxean (gela berdean) eta Baionan ekainaren 1ean ostiralez IUT-an Paul Bert plazan ; hor izanen da Frédéric Bosqué Tolosako Sol Violette moneta osagarriaren fundatzailea (ikus www.sol-violette.fr)

Hurrengo hilabeteetan, Euskal moneta ekologiko eta solidarioa sortzeko elkarteak urtarrilaren 1eko monetaren bultzaketa efektiboa prestatuko du : zerbitzu emaileen eta komertsanten sarearen osaketa, diseinua, txartel-billeten inprimaketa eta segurtaketa, kudeatze informatika sistemaren egitura, komunikabide tresnen osaketa, elkarte partaideekilako lana, bilkura publikoak, etb…

Interesatuak diren pertsonek, denbora gutti libre ukanik ere, elkartea kontaktatu dezakete proiektuaren sustengatzeko.

Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici en les bois.

Datorren hitzorduak : Maulen, Donibane Lohitzunen eta Herri Urratsen !

Ehunka partaiderekin, Euskal monetaren izenarentzat bozkatzeko interneten bidez atzo gauerditan bukatu da. Azken botoak, bozka paperen bidez, antolatuak izanen dira :
– Ostiral huntan, maiatzaren 11a, Maulen, bilkura publikoan, 20:30etan, Multiservices gelan
– Bihar, Donibane Lohitzunen, maiatzaren 12a, larunbatarekin, 10:00 etan Maitena Trinketean, erdialdean. Jarraitu irakurtzen

Zazpietatik bat ! 2-ren itzulia hasten da !

Lehen itzuliko emaitzak jadanik ezagutzen ditugu. Iparraldeko hamahiru pertsonalitatek osaturiko epai mahaia ostegun huntan bildu da (apirilaren 19an, Les Pyrénées ostatuan, Baionan), herritarrek tokiko monetarentzat proposaturiko 328 izenen artean hautatzeko zoin atxikiak diren maiatzaren 13a arte, bigarren bozkaketa itzuliarentzat.
Jarraitu irakurtzen

Bilkura publikoak : euskal monetaren aurkezpena

Iparraldean euskal tokiko moneta ekologiko eta solidarioa 2013ko urtarrilaren 1ean abiatuko da. Bere ibilmoldeaz eta erabilpenaz eztabaidatzeko bilkura publikoak antolatuak dira Iparralde guzian ekaina arte.

Miarritzen : apirilaren 17a asteartearekin 20:00etan, Errecart gelan, Pétricot, Denekin elkartea.
Mugerren (Elizaberri) : apirilaren 28a larunbatarekin 19:00etan, Ibar Trinketean.
Donibane Garazin : maiatzaren 4a ostiralarekin 20:30etan, Cité administrative-n.
Maulen : maiatzaren 11a ostiralarekin 20:30etan, Multiservices gelan.
Donibane Lohizunen : maiatzaren 12a larunbatarekin 10:00etan, Maitena Trinketean, erdialdean.
Donapaleun : maiatzaren 16a asteazkenarekin 20:30etan, Herriko extxean (gela berdean).
Baionan : ekainaren 1a ostiralarekin 19:00etan, IUT-n, Paul Bert plazan.

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici à les bois.