EUSKO POTEO : ZER DA HORI ? KEZAKO ? ?

Photo Billets Basse défDatorren ostegunean, urriaren 16an, jai-giroko ibilbide militante bat Baiona Ttipiko taberna askotan zehar ibiliko da, euskoaren erabiltzaileek elkar ezagutzeko eta jadanik Euskoa erabiltzen duten Baionako 130 saltoki, profesional eta elkarte baino gehiagoren engaiamenduaren azpimarratzeko.

Edonor da ongietorria, euskoaren partaide izan ala ez, eta hainbat ekintza aurreikusten dira : Ibilbide guztian zehar taberna bakoitzean proposatuko zaizkizuen pintxoak dastatzeaz gain, bertsolariak, baita Kli-k taldeak ere parte hartuko dute arrats eder hau musika eta kantuz girotu asmoz.


18 :30 : Café Moka & Gernika
20 :00 : Café des Pyrénées
21 :00 : Hegoa & Zamai
22.30 : Izkina
23.30 : Sankara

Zatozte!
Eta ez ahantz zuen euskoak !

EUSKOA DENEN ESKU !!

Oharra : Poteo hau Baionako Eusko lekuan lekuko taldeak antolatua da. Boluntario taldearen hurrengo bilerara agertu nahi izan ezkero, jarri harremanetan Joanesekin 06 85 05 13 48 era deituz edo joanesandueza@euskalmoneta.org era idatziz.

Says beaucoup dans notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Euskoa moneta ofiziala… Alternatiban

Affiche Alternatiba EusUrriaren 5ean, Alternatiba, alternatiben herria iraganen da Zokoan. Horren kari euskoa izanen da moneta ofiziala.

Alternatiba
10, 100, 1000 alternatiben herrien proiektuak bere bidea segitzen du. 2013an Baionan bultzatua, berriz Euskal Herrira heldu da igande huntan, urriaren 5ean Ziburun. Konferentzia, animazio, atelierren bidez barnatzen ahalko dira eguneko lemak, alabaina ingurumena, eko-mobilitatea, elkartasuna, kontsumoa, tokikoa eta arduratsua.

Euskoa
Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta, egun hartako moneta ofiziala bilakatuko da.
Ingurumenaren, bertako ekonomiaren eta euskararen alde konkretuki engaiatu nahi baduzue, kidetu zaitezke, euskoak aldatu edo sinpleki informatu herriko xapitopean atxemanen dituzuen gure laguntzaleei galdetuz.

Eguneko programa euskaraz eta frantsesez ikusgai da Alternatiba Zokoaren webgunean.

Igande arte !

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

EEPk eta Euskoak elkarrekin lan eginen dute 150 saltegi baino gehiagotan afixaketa elebiduntzeko

François Maitia eta Xebax Christy

François Maitia eta Xebax Christy

2014eko agorrilaren 28an ortzegunez, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Moneta elkarteak Eusko sareko saltegien afixaketak elebiduntzen laguntzeko hitzarmena izenpetu dute.
Hitzarmen hori François Maïtiak, EEPko lehendakariak eta Xebax Christyk, Euskal Monetako Lehendakarikideak izenpetu dute. Nicolas Marquet Jaunak, Bidarteko Izarbeleko Basik ostatuko arduradunak du izenpentze ekitaldia errezebitu. Eusko sareko kide izaki, beste 200 saltegik bezala, bere ostatuko afixaketa elebiduntzeko erronka hautatu du.
Izan ere, Euskoak baditu bi helburu nagusi, ekonomiaren birlokalizatzea eta euskararen sustatzea ; Eusko sarean sartzen den enpresa edo saltegi orok helburu horiei erantzuteko engaiamendua hartu behar du. Euskarari dagokionez, desafio horietatik bat da afixaketa elebiduna plantan ezartzea, Euskal Monetaren laguntzarekin behar izanez gero : saltegian edo ekoiztu produktuetan frantsesez idatzia den guziak euskaraz ere idatzia izan behar du.

Basik ostatuan, Bidarten

Basik ostatuan, Bidarten

Bi urte beteak ez izanik ere, Euskoari esker Ipar Euskal Herriko 238 komertzio eta enpresa engaiatu dira publikoari zuzentzen dioten afixaketaren elebiduntzen :
– 2013an, Euskal Monetak 60 saltegiri itzuli zizkien haien afixaketa datuak, itzulpenen Jarraitu irakurtzen

Baionako Oihana Ikastolako gurasoek 4.300 eusko aldatu dituzte bi hilabetez !

Photo Change Ohiana recadrée BILEuskal Monetak Euskoak aldatzeko guneak elkarteen baitan egiteko ireki duen aukeraz jabeturik, Baionako Oihana Ikastolak, maiatzan aldagune bat antolatu zuen ikastolan. Hilean behin gomitatuak izan dira gurasoak euskoak aldatzera, eta, geroztik eman diren bi hitzorduetan 4.300 eusko aldatuak izan dira, eta, berrogei kidetza berri edo berkidetza egin dira.

Biltzar nagusiaren bidez informatuak izan ziren gurasoak. Euskal Monetak lekuko merkataritza, inguramena eta euskararen garapenerako egiten duen lanaren alde eragile bilakatzeaz gain, Euskoaren erabilpenaren bidez martxan dagoen %3aren sistemari esker ikastolarentzat diru iturri berri bat sortzen ahal zuela esan zitzaien. Jarraitu irakurtzen