Euskoen aldaketa errexagoa !

Photo Bureau de change Bassse défDonibane Lohizunen, Miarritzen, Angelun, Hazparnen, Saran eta Hendaian, 7 eusko aldagune berri badira, euskoak aldatzeko, atxikimendua berritzeko edo lehen aldiz izena emateko ! Hemen azpian aurkituko dituzue aldagune berrien helbide eta ordutegiak.
Donibane Lohizunen, « Autour du Piment » saltegiak errezibituko zaituzte, merkatuaren gibelean, kinkail saltegi ondoan eta ez gehiago Marigorri dendak, mementoko hetsia baita.
Hazparnen, Hamalaua esneki saltegiak lekuko pasa die « Kompa Informatique » eta « Téléphone Store » saltegiei, bai bata eta bai bestea, Turismo bulegoaren aitzinean den aparkalekuaren ondoan izaki.
Eta ez ahantz oso garrantzitsua dela ahal bezain bat izatea, ez bakarrik atxikimendua berritzen bainan baita erregularki aldaketak egiten ere ; gutienez 30 eusko hilabetero ! Euskoa erabiltzeko saltegi Jarraitu irakurtzen

Birkidetu zaitez !

Carte de membre Eusko2013 bukaeran 2700 baino gehiago ginen Euskal Monetarekin kidetutakoak, baina anitzek ez dugu 2014rako kidetza berritu. Alta, kidetzeak urtero berritua izan behar du urtarrilaren 1ean. Gainera, ezinbestekoa da zuen euroak euskotan trukatu ahal izateko.

Erabaki onen hartzeko garaia da: bisita ezazu dauden 20 aldaguneetako bat eta balia zaitez aukeraz euro batzuk euskotara aldatzeko! Euskoaren aurkitegi berriari esker, hilabetero 20-30 eusko erabili ahal izatea ez zaizu zaila izanen! Urteko kidetze ordainsaria isuri ondoren (5-20 eusko/€ tartean, zuk hauta), aldaguneko arduradunak zure kide karta zigilatuko du 2014 urterako. Karta galdua izanez gero, dohainik ordezkatuko dizu.

Oso garrantzitsua da Euskoaren biziraupenerako ohiko erabiltzaile kopuru handia mantentzea: zuengain kontatzen dugu beraz, ahal den neurrian birkidetzeko eta aurten 20-30 euro bederen aldatzeko hilabetero.
Hilabetero 30 euro aldatzen dugun pertsonak 2000 izanik, 720 000 eusko jarriko dira aurten zirkulazioan, sarea indartuz eta babesten ditugun elkarteentzako 20 000 euro baino gehiagoko dohaintzak sortuz!

Birkidetu zaitez orain, Euskoa Euskal Herriaren garapenerako tresna kolektiboa bilaka dadin, ez baita unea indarrak apaltzeko !
Euskal Monetarekin egiten diren kidetzeak gure tokiko monetaren eguneroko funtzionamenduarentzat Jarraitu irakurtzen

Euskoaren hilabetea Donapaleun !

Photo AlternatibaEuskoen erabiltzeko eta kidetzeko parada ona ! Euskoak bere lehen urtea bete du, eta Euskal Herri osoan garatzen segitzen du, sareko saltzaileekin ere ekimenak antolatuz.
Heldu den hitzordua Donapaleun izanen da, San Balentin kari antolatua izanen delarik:
Euskoaren lehen aste komertziala
Donapaleu eta inguruetan
Otsailaren 8-tik 14-era

Eusko sareko zerbitzu emaileek eskaintzak edota beherapenak proposatzen dizkizu euskoz ordainduko delarik!
Euskoen ukaiteko biziki erretxa da!
Hitzordua aldagune batean kidetzeko edo berritz kidetzeko eta euroak euskoen truk aldatzeko. Hurbilena : Harguindeguy drogeria (Thiers karrika, 31-an)

Parte hartzen duten saltegien zerrenda:
Gogotik – Thiers karrika, 29 – Donapaleu
Pagola bitxi-denda – Gambetta Jarraitu irakurtzen

Zorionak Eusko !

Photo Billets proEuskoak abiatze arrakastatsua ezagutu du orain dela urte bat eta oldar berean segitu du, Estatu frantsesean diren 20 tokiko monetetan garrantzitsuena bilakatu arte eta 2. edo 3.a Europan, guk dakigunaz.
Baina Euskoaren arrakasta handiena dudarik gabe izan da jatorri ezberdineko ehunka pertsonek berenganatu izana. Abiatzean, 2013ko Urtarrilaren 31n, 800 erabiltzaile eta 192 enpresa-buru, komertzio, laborari eta profesionalek Euskoaren parioa egin zuten. Urtearen bukaeran 2 700 erabiltzaile baino gehiago eta 500 enpresa eta elkarte ginen !

Euskoa, denentzat da !
2013 bukaeran egindako inkesta baten arabera, partikularrak kidetu dira tokiko komertzioak sustengatzeko (%33), Ipar Euskal Herriko ekonomia dinamizatzeko (%30), praktika etikoak laguntzeko (%17,67), eta Euskara sustatzeko (%14). Kidetzeko arrazoi ezberdinak, baina bakoitzak Euskoa erabiltzean helburu guzti hauek sustengatzen ditu.
Gainera, Euskoak elkartasun ekimen zehatzak eragiten ditu. Adibidez, 2013 bukaeran egindako inkesta baten arabera, Euskoaren erabiltzaileen %25ek komertzio berri baten atea ireki dute Euskoa onartzen zuelako eta %62ak bi komertzio edo gehiago atzeman dituzte. Beraz erabiltzaileen %87 bezero berri bilakatu dira komertzio batean bederen. Beste aldetik, sarearen komertzio eta enpresek, Euskoak euroetara aldatzen dituztelarik, %5eko komisioa ordaintzen dute, elkarteen %3 emaitza finantzatzeko. Eta emaitza hauek Euskotan ordainduak dira, sarearen komertzioetan erabilpena sustengatuz etab…

%90 enpresaren birkidetzea!
Moneta eta finantza frantziar kodeak inposatzen du Euskoaren edozein erabiltzailek Euskal Moneta elkartearen parte izan behar duela, eta kidetza Urtarrilaren 1 guziez berritzea.
Enpresen aldetik, %90ek baino gehiago 2014 urterako kidetza berritu dute edo berrituko dute, %10ek soilik ez dute berritzen (ia ia erdiak bere jarduera gelditu dutelako). Berritze tasa handi honek erakusten du Euskoak enpresen itxaropenak betetzen dituela. Euskoak erabiltzeko moduak aurkitzen dituzte : orokorrean jasotzen dituzten Euskoen %71 berrerabiltzen dituzte, hornitzaileak edo soldatak ordaintzeko. 2013 urte bukaeran egindako inkesta baten arabera, %87k ez dute Euskoak eurotara aldatzeko beharrik izan. Gainera, %93k ez dute zailtasunik ukan kontabilitate arloan, %87k uste dute ingurumenaren eta euskararen alde hautatu behar izan dituzten desafioak ez direla zailak, eta %35ek jada tokiko hornitzaileak lehenetsi dituzte Euskoak berrerabiltzeko, ekonomiaren birtokiratzea konkretuki lortuz eta tokiko enpresen arteko trukaketak indartuz.

Erronka berri bat : erregularki aldatzea
Norbanakoen aldetik, birkidetzeak martxan dira (5 euro edo Euskotik goiti) sarearen edozein aldagunetan. 2014an Euskoa ongi garatzen jarraitzeko, erabiltzaile bakoitzak hilabetero 20 edo 30 eusko behintzat aldatzeko usaia hartzea beharrezkoa da, eta gehiago posible bada.
Euskoaren erabilpena errazteko, hemendik aste batzuetara Eusko aurkitegia inprimatua izanen da eta Euskal Monetaren boluntario eta langileek euroak Euskotara aldatzeko molde berriak lantzen ari dira. Bitartean, aldagunra erregularki joaten jarraitu behar da, edo norberaren enplegatzaileari sarean sartzeko eskatu hilabetero soldataren zati bat Euskotan jasotzeko !

Zifra garrantzitsuak
343 538 Eusko zirkulazioan urtebetean, 2013 Urtarrilaren 31z gerzotik
245 124 Eusko zirkulazioan gaur egun.
98 414 Eusko enpresek aldatuak.
Beraz %71.35eko Eusko berrerabilpen tasa.
%3a: 10 000 €ko emaitza (Euskotan ordaindua) elkarteei, emaitza hauek erabiltzaileek euroak Euskoetara aldaketa bakoitzari esker sortuak, eta enpresek Euskoak euroetara aldatzen dituzten bakoitzean %5eko komisioari esker finantzatuak.
Eusko-Herrikoa inbestimendu fondoa : 210 000 euro gelditzen dira inbestitzeko Euskoaren helburuak betetzen eta Euskal Herriarentzat egituratzaileak diren proiektuak sustengatzeko. 30 000 euro jada inbestituak izan dira Hodei eta Kom’on enpresetan.

Says beaucoup à notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici en les bois.