Euskoa Libération egunkarian

Couv LibéLibération egunkariak dossier oso bat argitaratu du moneta osagarrien inguruan, baita euskoari buruzko erreportaia eta Jean-Michel Servet ekonomilari suizarrari egindako elkarrizketa ere, besteak beste.
Artikuluak azpimarratzen duenez, moneta osagarriak gero eta garrantzia handiagoa ari dira hartzen, baina benetan erabilgarri izateko beharrezkoa da erabiltzaileek parte hartzea eta euroak sarri aldatzea…euskoengatik adibidez! Esandako dossierra irakurri ahal izateko, klik egin hemen.

Says beaucoup en notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici en les bois.

Eusko-Herrikoa fondoaren lehen sustenguak : 30 000 €

Logos Eusko-HerrikoaHodei eta Kom’on sozietateak dira Eusko-Herrikoa fondoaren lehen saridunak. Orotara, 30 000 € ko sustengua ukanen dute.
Lehen urrats batean, Euskal Monetaren onespen batzordeak haien txostenek euskoaren helburuarekiko duten araberakotasuna begiratu du (tokiko enpleguaren garapena, ingurunea eta euskararen sustatzea). Bigarren urrats batean, Herrikoak finantzamendu txostenak errezibitu ditu eta proiektu eramaileak horieri azken hunkiak emaitera lagundu ditu. Abenduaren 11an, asteazkenarekin, Herrikoako batzorde teknikoak bi enpresa horien finantzatzea erabaki du.
Oroitzapen gisa : euskoaren erabiltzaile batek euro 1 eusko 1 endako trukatzen duelarik, Herrikoak euro 1 hartzen du haren erreserbetatik Eusko-Herrikoa inbestimendu Jarraitu irakurtzen

Aurreztu Eusko eskaintzekin !

Photo Hamalaua 2Eusko eskaintzak, erabiltzaileek aurrezkiak egiteko eta komertzioak ezagutarazteko sistema berri bat da.

2500 erabiltzaile baino gehiago eta kasik 500 komertzio, enpresa eta elkarte Euskal Monetaren parte direnen artean trukaketa erresteko, Euskal Monetaren gidaritza batzordeak ateratzen du « Eusko Eskaintzak » deitutako sistema.
2012-2016.euskalmoneta.org gunean, orrialde bat izanen da proposatuko dituzuen eskaintzak elkartzeko eta hedatzeko, denborarekin berritu eta aberastuko direnak.
Adibide batzuk ?

– Hazparnen, Hamalau esnekitegian, opari kutxetan deskontuak
– 3 haragi xerra Euskoekin erosita, laugarrena dohainik Halty harategian Baionako merkatuan.
– Plater eta deserta bat erosita, “Punch planteur” aperitifa dohainik, Karrikarte ostatuan, Angelun.
– 5 Eusko deskontua Tartasenia etxean Garazin, edo erabiltzaile ez direnei Eusko atxikimendua opari.
– %15eko deskontua Lasai Bazar eta Au Pied de la Cathédrale saltegietan, Baionan.
– Ostren irekiatzea dohainik Euskoak erabiliz Maité arrandegian Baionako merkatuan Eguberriz eta Urtatsez.
– Etab.

Parte hartzeko, sarearen diren enpresa eta komertzioek ondokoa egin behar dute :

1. Iragarkia idatzi oso sinpleki, eta euskaraz posible baldin bada.
2. Euskal Moneta deitu edo mail bat bidali, zerbitzu emaile zenbakia emanez.
3. Argazki bat gehitu nahi izanez gero.

Says beaucoup en notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.

Euskoaren 2014eko aurkitegia zure sakelan !

Aurkitegia - AnnuaireAurkitegia inprimatu eta leku guzietara zurekin eraman ezazu ! Eusko zerbitzu emaileen (sareko kide diren 497 enpresa eta elkarteen) aurkitegia PDF formatuan eskuragarri da hemen klikatuz. Gure webgunean ikustea jadanik posible zen, bainan PDF bertsio hori inprimatzen ahal da, eta bakotxak berekin eramaiten ahal du. Aurkitegi horren bidez, profesionalek errexkiago bilatzen ahalko dituzte euskoz ordaintzen ahal dituzten hornitzaileak.

Euskoa gehiago baliatu nahi zinuke ? Zure harakinak edo kineak ez du euskoa onartzen ? Euskoaren aurkitegia erabiliz, zure inguruan engaiatzen diren saltzaileen eta enpresen ezagutza egizu. Inprimatzen ahal den aurkitegi hori, behar-beharrezkoa da kontsumo arduratsuago batentzat. Zure eguneroko erosketekin, Iparraldearentzat baikorra den urrats hortan engaiatzen diren saltzaileak sustenga itzazu.

Zure herriko zerbitzu emaileen zerrenda inprimatzen ahal duzu, dagozkien orriak bakarrik inprimatuz : adibidez 55-57 Donibane Lohizunerentzat, 57-58 Donibane Garazirentzat, etab. Aurkitegia alde batetik herrika sailkatua da eta bestalde aktibitateka. Beraz, euskoa onartzen duen farmazialari bat bilatzen baduzu adibidez, Osasuna eta artak saila 99-100 orrietan begira ezazu eta beharbada zure etxetik hurbil den bat aurkituko duzu !

Ez ahantz : euskoa gero eta gehiago erabiliz, euskara, ingurumena, tokiko ekonomia eta elkarteak geroz eta gehiago sustengatzen dira, erosteko ahalmenik galdu gabe !
Eta bururatzeko, dudarik gabe seinala itzazu aurkitegiari ekarri behar ditugun zuzenketak, hemen klikatuz.

Says beaucoup en notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.