Euskal Moneta elkarteko Biltzar Nagusia, datorren larunbatean, apirilaren 18an, Uztaritzen, zatozte denak!

Affiche_AG_Euskal_Moneta_2015_Eusko_Monnaie_Locale_PaysBasqueEuskal Moneta elkarteko ohiko Biltzar nagusia, apirilaren 18an larunbatarekin iraganen da, 9:00etatik 12:00etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan, Lota jauregiaren ondoan (harrera eta kafea 8:30etatik goiti).

Biltzar Nagusi horretan parte hartzera denak gomitatuak zarete. Eusko, tokiko Euskal moneta ekologikoa eta solidarioaren emaitzak aipatuko dira, sortzetik bi urtera. 2014ko kontuak eta bilan morala aurkeztuko dizkizuegu, 2015 urterako pentsatu diren proiektuak, baita ordaintze txartelarentzat atxikiak diren diseinuak – ondotik kideek apirilaren 30 arte ukanen dute bozkatzeko, diseinu baten hautatzeko. Bestalde txartelaren izena elgarrekin hautatuko dugu.

Jarraitu irakurtzen

Eusko txartelaren izenaren eta irudiaren hautatzeko lehiaketaren abiatzea

Photo conférence de presse concours carte eusko

Ezkerretik eskuinerat : Dante Edme-Sanjurjo, lehendakari kidea ; Céline Bouery, Komunikazio batzordeko koordinatzailea ; Xebax Christy, lehendakari kidea

Euskoa, tokiko euskal moneta sustatu duen Euskal Moneta elkarteak orori irekitako lehiaketa bat antolatzen du kaleratzekotan den kide txartel magnetikoaren izena eta irudia aukeratzeko. Kide txartel hori, 2015ean, ordainketak egiteko txartela bilakatuko da, elkarteak daraman moneta elektronikoaren proiektua lagunduz.

Jarraitu irakurtzen

Boluntarioei deia euskoaren garapena laguntzeko

Joan den azaroaren 20ko Biltzar Nagusitik landa, Euskal Moneta lanean ezarri da 2015ean diru numerikoa abiarazteko : kide txartel magnetikoa, kontu irekitzeak euskoan eta ordaintzeko txartela.

EuskoMonetaElektronikoruntz

Egitasmo horren gauzatzeko, boluntarioen beharra dugu. Biltzar Nagusitik hona, langile eta boluntarioak biltzen dituzten 7 lantalde osatu ditugu.

Egitasmoa lagundu nahi baduzu, talde horietako batean sartzen ahal zara. Lana bilkuren bidez, e-postaz edo distantziaz egin daiteke. Laguntza zure gisa eman dezakezu, noiz hemenka edo erregularki, zure ahalen arabera. Laguntza oro baliosa izanen da eta egitasmoaren arrakastan lagunduko du. Jarraitu irakurtzen

Eusko ordainketa txartelaren prestatzeko, Ezohizko Biltzar Nagusia azaroaren 20-an

Eusko - Ezhohizko Biltzar NagusiaEuskal Moneta elkarteak deneri idekia den Ezohizko Biltzar Nagusi batera deitzen du:

Azaroaren 20-an ostegunarekin 19:00-etan
Cordeliers karrikako 20-ean, Baionan
(Manu Roblez Arangiz fundazioan)

Eusko ordainketa txartel baten plantan emaitea izanen da Ezohizko Biltzar Nagusi honen gaia. Gai zerrenda honako hau da: Jarraitu irakurtzen