Euskoa Baionako Eguberriko merkatu justu eta solidarioan

affiche-corrigeePelletier karrikan atsemango gaituzue Abenduaren 17 eta 18an, larunbat eta igandez, Baionako Eguberriko solidario eta bidezko merkatua kari.
Merkatu alternatibo horrek Euskal Herri osoko nekazari, artisau eta sortzaileak biltzen ditu.

Eguberri hurbiltzen zaigula eta, opariak aktiboki bilatzeak kontsumo gainkostu bat sortzen du. Merkatu alternatibo horrek Eguberriko beste ikusmolde bat erakusten digu, etikoa, elkartasunean oinarritua eta ekologikoa!
Horren kari, gure erakusmahaian euskokidetzea eguneratzen ahalko duzue 2017. urterako eta Eusko numerikoa abiatzear denez zuen online kondua prestatzen ahalko duzue.

Beraz asteburu huntan, denak Baionara, Pelletier karrikan!

 

Eusko-rekin tratu onak egin eguberriko!

image1Gure web gunean, «eguberriko eskaintza bereziak» atzematen ahalko dituzue ! Eguberriko oparientzat Eusko komertsanteek, izugarrizko prezio apaltzeak eskaintzen dizkizuete.

Liburutegiak, jantzi dendak, bitxi dendak, txokolatetegiak, zuen nahi edo gogoa asetzeko zernahi eskaintza aurkitzeko aukera izango duzue!

Beraz ez itxoin gehiago eta plan onen ezagutzera joan, balio dute abendu osorako!

Laguntza ttipi bat, proiektu handi bat gauzatzeko!

rougeOstegunean zatozte denak ez ohizko Eusko Biltzar Nagusirat !
2016ko abenduaren 1an, 19etatik 21ak arte, Baionan, Manu Robles-Arangiz Fundazioan

Euskoa abian da! hamarnaka laguntzaile ginen 2012ko neguan, alaitasunez eta pozez, arrakasta ezagutu duen Euskoa abiatzeko. Gaur, berriz mobilizatzeko ordua iritsi zaigu Eusko numerikoa abiatzeko!
Helburua: mobilizazio kanpaina haundi bat bultzatu trantsizio ekologikoa, tokiko lan postuak eta euskararen alde Euskoak duen eragina haunditzeko eta hedatzeko!
Proiektu honetaz gehiago jakiteko eta, nahi izanez gero, ahal baduzue eskukaldi txiki bat emateko, zatozte zuen agendekin, eta, baita zuen lagunekin ere, abenduaren 1n, euskoaren ez ohizko Biltzar nagusira, 19etatik 21ak arte, Manu Robles Arangiz Fundaziora, Baionan.


Eusko Numerikoa zer da?

Euskoa, billeteak eta ordainketa numerikoak bateratuko dituen lehenengo tokiko moneta osagarria izanen da, ordainketa txartel bat duen internet kontu batekin.
Internetez kondu bat dohan zabaltzen ahalko da, gasturik gabe, %100ez Euskal
Monetak kudeaturik.
Etxetik edo zuen smartphon-etik, ordainketak egin baino lehen, dirua trukatzen ahalko duzue, eta zuen kontuan dirua sartu, eusko kontutik eusko kontura biramenduak eginez, edo ordainketa txartel batekin saltegietan erabiliz.
Txartelarekin Eusko billeteak aterazen ahalko dira ere aldaguneetan!
Bi urtez lan egin ondoren, teknikoki prest gaude eta, bide juridikoa zabalik da.
Orain, abiatze hori gainditzea gelditzen zaigu, eta horretarako zuen laguntza behar dugu!
Kide izan ala ez, hitzordua abenduaren 1an Biltzar Nagusian!

Zergatik eskalaz aldatu?
2013an billete forman euskoa hasi denetik:

• 30.000 eusko baino gehiago banatuak tokiko elkarteetan
• 200 harreman komertziala berri baino gehiago Ipar Euskal Herriko enpresen artean
• 200 komertzio eta empresa baino gehiago saltegietako afitxaketak elebiduntzen ari
• Hamarnaka topaketa berri kideen artean
• eta abar

Hastapen bat bakarrik ez da! Euskoa oraindik gehiago hedatuz, Eusko numerikoari esker trukaketak erregularkiago eginez, elkarrekin, Euskal Herri euskalduna, solidarioa eta ekologikoa eraikitzeko oraindik hurrunago joateko aukera emanen digu!

Harremanak/Galderak:
05 33 47 54 11
info@euskalmoneta.org
2012-2016.euskalmoneta.org

Marie-Monique Robin-en filma berriaren aitzin agerraldia Baionan, Atalante-en Azaroaren 23, asteazkena 20:30etan!

Sacrée Croissance-en geroztik, Marie-Monique Robin-ek bere dokumental berria aurkeztuko du:

qu%20est%20ce%20qu%20on%20attend%20affiche

Ungersheim-eko udalak, 2009an, « 21 actions pour le 21ème siècle » deituriko demokrazia partehartzaile programa bat bultzatu du. Programa honek, eguneroko bizitzako aspektu guziak biltzen ditu: elikadura, energia, garraioak, etxebizitza, dirua, lana eta eskola.

« Autonomia » da programa horren hitz nagusia. Elikaduraren ekoizpena birkokatu, neurritasun energetikoa sustatu, energia berriztagarriak hedatu eta bertako ekonomia lagundu, Radis, bertako moneta osagarriaren bidez, hauek dira programa honen helburuak.

2005etik, herriko etxeak 120 000 euro aurreztu ditu funtzionamendu gastuetan eta bere berotegi efektuko gasen isurketak urtean 600 tonaz ttipitu ditu. Ehun bat lan postu sortu ditu eta tokiko zergak ez ditu emendatu. Beraz, zer igurikatzen dugu?

Euskal Moneta eta Bizi-k, gonbidatutako elkarte batzuekin (Txirrind’Ola, Lurzaindia…), antolatu emanaldia.

Marie-Monique Robin egilearen bertan izanen da.

19:30etatik goiti janari mahaia!

Emanaldiaren ondotik eztabaida izango da, zatozte trumilka!

Beste emanaldi batzuk antolatuak izango dira Kanboko Aiglon zinegelan Abenduaren 1ean, Saint Louis gunean Donapaleun Abenduaren 8an, Mauleko Maule Baitha-n Abenduaren 9an eta Hendaiako Les Variétés zinegelan Abenduaren 12an.