Dirua HERRIKOAn ezarri !

Logos Eusko-HerrikoaEuskal Monetak eta Herrikoak, bakoitzak bere moduan, ekonomia iraunkor baten garapenean eta lan postuen sorreran parte hartzen dute. Plantan ezarria izan denetik, Euskoak Herrikoaren sustengua ukan du. Gainera, bi egiturek Eusko-Herrikoa izeneko inbestimendu fondo baten sortzea finkatzen zuen hitzarmena izenpetu zuten. Gaur egun, fondo hori 320 000€-z osatua da (ikus hemen fondo horren aurkezpena) Jarraitu irakurtzen

EUSKO Gaualdia

Datorren ostiralean, abenduaren 12an, jai-giroko gaualdi bat antolatua da eusko laguntzaileen dinamika jarraituz. Poteo-rik ez haldi honetan, baina Baionako gauak bizirik mantentzen dituzten Pyrénées Ostatua edo Gazte Asamblada bezalako eragileekin, denen artean antolatutako gaualdia!

Eusko gaualdia-page-0017-etatik aitzina, lehendabiziko itzordua B@B ostatuan da, gaualdia musika eta humore onean hasteko.

8-etan, Pyrénées Ostatuan, « Pyrénées kantuz » gauen inguruan, Nat & Watson taldearekin, pasa den hilabetean bezala, jendeak elkartzen dira euskaraz kantatzeko gitarra jarraituz. Jarraitu irakurtzen

Eusko ordainketa txartelaren prestatzeko, Ezohizko Biltzar Nagusia azaroaren 20-an

Eusko - Ezhohizko Biltzar NagusiaEuskal Moneta elkarteak deneri idekia den Ezohizko Biltzar Nagusi batera deitzen du:

Azaroaren 20-an ostegunarekin 19:00-etan
Cordeliers karrikako 20-ean, Baionan
(Manu Roblez Arangiz fundazioan)

Eusko ordainketa txartel baten plantan emaitea izanen da Ezohizko Biltzar Nagusi honen gaia. Gai zerrenda honako hau da: Jarraitu irakurtzen

Euskoa Lurraman !

Affiche LurramaAurten euskoa berriz ere hor izanen dugu Lurrama, Euskal Baserrian asteburu honetan, azaroaren 14,15 eta 16an, Biarritzeko Irati azoka gunean.

Lurrama, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bultzatu ekitaldi bat da, bertako baserritar laborantza iraunkorraren sustatzeko.

Ingurumena errespetatuz eta jendeen heinekoa izanik, bertako ekonomia iraunkorrarentzat beharrezkoa da. Balore hauengatik du Euskal Monetak parte hartzen 3 egun horietan.
Lurramaren programan : bertako etxaldeko ekoizpenen ezagutza, gasna egitea, ezti ateratzea, kabalen desfilea…

Sartzea eta kontsumorako txartelak euskotan pagatzen ahal dira. Eusko ekoizle asko hor izanen dira ostiraletik igandera antolatua den merkatuan berean, 10:00etatik 19:00etara, kalitate desmartxetan engaiatuak diren ekoizleekin : IDOKI xartan, Ossau Irati, Ezpeletako biperra edota Irulegiko arno sor-marketan, Laborantza Biologikoan (AB), Kintoa euskal xerrian, etab.

Hiru egun horietan, gure informazio mahainean atzeman gaitzakezue 10:00etatik 18:00etara, euskoaz mintzatzeko, harpidetzeko edo euroak euskotan aldatzeko. Gure tokiko monetaren lehen bilana ezagutzen ahalko duzue, edo aurkitegia eguneratu, urte hastapenetik sartuak diren 100 zerbitzu emaile berriekin, etab.

Bukatzeko, euskoaren inguruko joko pedagogikoak proposatuak izanen zaizkie haurrei, hobeki uler dezaten tokiko moneta osagai baten sistema eta eragina.

Lurramaren 2013ko bideoa berriz ikus Viméo-n
Euskoa Lurraman, informazio guzia gure Facebook eta Twitter orrietan

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le fabriquer ici dans les bois.