EEPk eta Euskoak elkarrekin lan eginen dute 150 saltegi baino gehiagotan afixaketa elebiduntzeko
Hitzarmen hori François Maïtiak, EEPko lehendakariak eta Xebax Christyk, Euskal Monetako Lehendakarikideak izenpetu dute. Nicolas Marquet Jaunak, Bidarteko Izarbeleko Basik ostatuko arduradunak du izenpentze ekitaldia errezebitu. Eusko sareko kide izaki, beste 200 saltegik bezala, bere ostatuko afixaketa elebiduntzeko erronka hautatu du.
Izan ere, Euskoak baditu bi helburu nagusi, ekonomiaren birlokalizatzea eta euskararen sustatzea ; Eusko sarean sartzen den enpresa edo saltegi orok helburu horiei erantzuteko engaiamendua hartu behar du. Euskarari dagokionez, desafio horietatik bat da afixaketa elebiduna plantan ezartzea, Euskal Monetaren laguntzarekin behar izanez gero : saltegian edo ekoiztu produktuetan frantsesez idatzia den guziak euskaraz ere idatzia izan behar du. Bi urte beteak ez izanik ere, Euskoari esker Ipar Euskal Herriko 238 komertzio eta enpresa engaiatu dira publikoari zuzentzen dioten afixaketaren elebiduntzen :
– 2013an, Euskal Monetak 60 saltegiri itzuli zizkien haien afixaketa datuak, itzulpenen Jarraitu irakurtzen