70 baino Eusko eskaintza gehiago !

photoDenen animatzeko euskotan pagatzerat eta ez eurotan, 70 enpresa, komertsante eta elkarte baino gehiagok proposatzen dituzte eskaintza bereziak euskotan pagatzen duteneri, eta hastapena da bakarrik !

Jestu ttipi horri esker kafea eusko 1 paga daiteke 1,20 euroren ordez ostatu eta jatetxe frangotan, %20 arteko beheratzeak ukaiten ahal moda saltegietan, estetikalariengan, tokiko produktuetan bio saltegian, baratzeko tresnerietan kinkail saltegian, gibel gizenean ekoizleengan, etb.

Sistema horrek deneri ekonomiak eginarazten dizkigu, eta manera ona da eusko sareko zerbitzu emaileen ezagutarazteko, eskaintza horiek Facebook eta Tweeter-en igorriak baitira erebai.

Eusko eskaintza guziak ezagutzeko, hemen klika !OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Says beaucoup en notre paix est si fréquemment nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici en les bois.

Proiektu asko 2014eko ! Parte hartu !

Photo AG 1 basse défEuskal Monetaren 2. biltzar nagusiak heldu den urteko euskoaren proiektuak jakinarazi ditu. Biziki positiboak diren bilanak aurkeztu eta aho batez bozkatu ondoren (ikus bilduma hor : Eusko AG:BN 2014), Euskal Monetako taldeak 2014eko proiektuak aurkeztu ditu ehundaka hor ziren erabiltzaile, komertsante, elkarte arduradun eta laguntzaileeri, joan den larunbatean Uztaritzeko Lapurdi gelan.
Lehentasuna erabiltzaileen diru kanbiatze banaz-bestekoaren emendaketa da, eta pundu horietatik pasatuko da :

– Tokiko taldeak osatu iparralde guzian , euskoaren bizia animatzeko lurralde guzian, esku ukaldi ttipi edo handiak emanez Euskal Monetako permanenteen taldeari. Borondate on guziak ongi etorriak dira euskoaren dinamizatzeko eta bere ondorio positiboen azkartzeko izan dadin euskara, ingurumena edota bertako enpleguarengan ! Gurekin harremanetan sar (meilez edo telefonaz, hemen klikatuz) dinamika berri hortan parte hartzeko !

– Elkarteak gehiago inplikatu Euskoaren Elkarteen Plana-ko 12 pundu sinpleetan osoki edo parteka sartuz, %3ko sistemaz balia diten edo horren bideko dirusartzea emenda dezaten. 2013an jadanik 10 000 eusko baino gehiago banatu ditu Euskal Monetak 30 elkarteeri. Interesatuak diren elkarteak gurekin harremanetan sar daitezke hemen klikatuz hitzordu baten eskatzeko.

– Diru aldaketa erraztu : jadanik aldaguneek 50euskoko gutunak prestak proposatzen dituzte aldaketa fiteago egin dadin (horrek ez du kentzen 20 edo 30 euro soilik kanbia daitezkela nahi bada). Hurrengo asteetan sistema berri bat esperimentatuko da : Eusko bitartekariak. Hauek dira 50 euskoko gutunak proposatuko dituzten eusko sareko komertsanta, enpresa edo elkarteak, aldagunerik ez den auzo edo herrietan, jendeak errexki kide karta erakutsiz 50 euroren truk txekez edo eskudiruz euskoak atxeman ditzan.

– Eusko Eskaintzak, sareko enpresa edo elkarteak ezagutarazteko eta erabiltzaileek ekonomiak egin ditzaten. 50 eskaintza baino gehiago ikusgai dira linean (hemen klika) baita Facebook eta Twitter-en hedatuak. Paperezko aurkibidea ere biziki garrantzitsua da sarearen ezagutarazteko, eta aste undar huntatik goiti atxemaiten ahalko duzue aldaguneetan (eusko bateko parte hartzea galdegina da, zeren eta maketa Amaia Iribarren-ek dohainik egina badu, inpresio gastuengatik ezin dugu urririk banatu).

– Eusko zintzur bustitzeak, azkenik, ahotik belarrira hitza pasaarazteko : erabiltzaile bazira, mini-formakuntza bat eta material zonbait proposatzen dizkizugu zure lagunen gomitatzeko eta euskoaren ezagutarazteko zure etxean !

Berrikuntza ainitz Euskoarentzat 2014ean, baina ororen gainetik euskoak zure beharra du oldar berean segitzeko ! Izan dadin bizpahiru oren hilabeteka edo laguntza segituago bat, zure eskualdean, Baionan edo zure etxetik, Euskal Monetako taldea kontaktatu parte hartzeko !

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le produire ici dans les bois.

Euskal Moneta elkarteko ohiko Biltzar nagusia, datorren larunbatean, Uztaritzen, zatozte denak !

AG 12 avrilEuskal Moneta elkarteko ohiko Biltzar nagusia, apirilaren 12an larunbatarekin iraganen da, 9:00etatik 11:45etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan (Lota jauregi ondoan).

Biltzar nagusi horretan parte hartzera denak gomitatuak zarete. Eusko, tokiko Euskal moneta ekologikoa eta solidarioaren emaitzak aipatuko dira, sortzetik urte batera. 2013ko kontuak eta bilan morala aurkeztuko dizkizuegu, baita 2014 urterako pentsatu diren proiektuak ere. Horrez gain, Biltzar nagusiak Kolegioen
Batzordea hautatuko du, hori, euskoa kudeatzen duen elkartearen egiazko buruzagitza dena.

Zerbitzu emaile, elkarte , edota erabiltzaile gisa, zure Kolegioaren (zerbitzu emaile / elkarte / erabiltzaile) ordezkatzeko aukera duzu Kolegioen Batzordean.
Kolegio bakoitzean, pertsonak hautatuak izanen dira.

Biltzar Nagusian ezin baduzu parte hartu, ahalorde bat bete dezakezu hemen : Procuration AG – Biltzar Nagusiko ahalordea.

2014ko apirilaren 12ko Biltzar nagusiko aipagaiak ondokoak dira:

8:30 : Biltzar nagusiko parte hartzaileen harrera, kafe baten inguruan ;

Euskal Moneta elkartera kidetzeko edo birkidetzeko aukera 2014 urterako (prezio librea 5 eta 20 euro/eusko artean, kide-saria eguneratu duten kideek bakarrik bozkatzen ahalko dute).

9:00 : Euskal Moneta elkartea eta SA Herrikoaren ongi etorri hitza eta Biltzar nagusiaren aurkezpena. 2013 urteko kontuak eta bilan morala.

10:00 : Euskoaren garapena :
– Nola garatu erabiltzaile bakoitzaren hilabeteroko bataz besteko aldaketa;
– Nola emendatu eusko sareko erabiltzaile kopurua;
– Nor litzateke boluntario, kantonamendu bakoitzean dinamika horren hedatzeko?

10:45 : Ondoko taldeetan sartzeko deialdia :
– Onespen batzordea ;
– Gidaritza batzordea.

10:55 : Zerbitzu emaileek, euskotan ordaintzeari mugak ezartzeari buruzko mozioaren inguruan solasaldia (mozioa irakurri : Motion limitations de paiement en eusko – Eusko ordainketen mugatzeari buruzko mozioa)

11:15 : Elkarteko Kolegio desberdinen ordezkarien hautatzea, Kolegioen Batzordea osatzko.

11:45 : Zintzur bustitzea Biltzar nagusiko parte hartzaile guzientzat.

12:00 : Kolegioen Batzordearen bilkura, hautatuak izango direnetzat.

13:00 : 2014ko Biltzar nagusiaren bukaera.

Says beaucoup dans notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.

37 zerbitzu emaile berri, etxe-ekoizpen merkatu bat eta 20 Eusko Eskaintza baino gehiago !

Marché IratyHilabeteroko lehen ortziraletan, Miarritzeko Halle d’Iraty-n baserritar merkatua bada, 16:00etatik 21:00ak arte, eusko sareko hainbat zerbitzu emailerekin : Oheta Idoki behi gasna, Bacardatz bio hegazti eta behi aragia, Bidartia behi esne eta gasna, gurina eta esnegain freskoa, Stéphane Perrier, bio baratzezaina, Bio’langerie des Moulins Biokindegia, baita Axola Gabe okindegia ere, otsail eta martxoko Onespen Batzordean, sarean sartu berri diren 37 zerbitzu emaile berrietako bat (Eusko 2014 Fév.Mars). Eñaut Haritxelar, GAEC Haritzakoa, hor izanen da ere, Eusko Eskaintza bat proposatuz Biarritzeko merkatu honetan bezala, Ezpeleta edo Donibane Garazikoan ere : Ossau-Iraty (AOP) ardi gasna, bildoskia, mamia edo zenbera Euskotan pagatuz gero : zenbera ontzixka bat opari (200g).
Eusko Eskaintzak, eskaintzak edo opariak dira Euskal Monetaren kideentzat bakarrik, euskotan ordaintzen dutelarik noski : ez ahantz aldagunetik pasatzea erosketak egin aitzin ! Aldagune guzien zerrenda eguneratua hemen da : Aldaguneen zerrenda, eta 20 Eusko Eskaintza baino gehiagoko zerrenda: Eusko Eskaintzen zerrenda.
Azken gauza : Askotan merkatuetan laborariek ez dute beren « Hemen euskoa erabiltzen dugu » autokolantea ezartzen, airatzeko arriskua baitu eta edo ahantzia baitute etab. Beraz merkatuko itzulia egiten duzuelarik, beldurrik gabe galda ea euskoa onartzen duten!

Says beaucoup à notre monde est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le rendre ici à les bois.